2019-20 ikasturtea

 

bekak

3. dbh3. DBH abenduaren 20an 

2019 urtea modu bereziz bukatzeko, gure ikastetxean maila guztietan zerbait berezia antolatu zen eta 3.DBHn bi ekintza ezberdinak egin ziren: Alde batetik, Gurasoen Elkartearen laguntzari esker, Ixabel Agirresarobe, ipuin kontalaria, gurekin egon zen. Bestetik, DKko ikasleek, beren musika irakaslearen laguntzaz, Miren De Diego, 3.DBHko ikasle guztiei Paula Rojoren edalontziaren dantza erakutsi zieten.

bertsolariakAbenduaren 20an bertsotan DBH 4 mailako ikasleok 

Abenduaren 20an bertsotan aritu ginen DBH 4 mailako ikasleok, Xabi Lasa eta Oihane Perea bertsolariekin batera. Talde bakoitzak prestatutako bertsoa abestu zuen, eta gero denetarik egon zen: jolasak bertsotan, asmakizunak, ikasle batzuek rapeatu zuten... Klaseko azken eguna ospatzeko aukera aparta izan genuen.

artiumPlastikako ikasleak Artium Museora bisitan 

Pasa den asteazkenean, 3. mailako plastikako ikasleak Artium museora gerturatu ziren. Bertan, artista garaikede batzuen obrak ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita bukatzean, tailerrean beraien sormenak egiteko aukera izan zuten.

plastikaArgazki lehiaketa 

Gabonak direla eta, marrazkiko mintegikoek, 4. mailako batzuei (plastika egiten dutenei) argazki lehiaketa bat proposatu die. Hamasei ikaslek hartu dute parte eta Naroa Calleja izan da irabazlea. Zorionak Naroa!

futbolaFutbol Txapelketak 

Atsedenaldietako futbol txapelketa amaituta hauek izan dira irabazleak:

1.Zikloan: Eliezer Veras, Ander Diez, Matias Pérez, Sandro González, Xabier Jiménez eta Ahmed Bailiche.
2. zikloan: Markel Lizarraga, Iunan Barambones, Egoitz Segurola, Yeray Carretero, Ibai Carretero eta Ander Olano.
ZORIONAK GUZTIOI!!!!

futbola

Euskararen Eguna Ekialdean

 

diario noticiasBatxiler Artistikoen ikasleak Guggenheim Museora

Batxilergo artistikoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, Bilboko Guggenheim Museora joan gara "Kunsthalle Bremenen bilduma" ikustera.

diario noticiasATGP ikasleen lanak bideoan

Batxilergo Artistikoko bigarren mailako ikasleek, 2D eta 2E, Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoak irakasgaian egindako lanak dira. Teknika lehorren blokearen baitan, pastela teknika lantzeko egin dugun proiektua. Zuri beltzezko argazki batetik abiatuz, ikasle bakoitzak paisai horren interpretazio kromatikoa egin behar izan du.

diario noticiasEkialdeko 3. DBH: berdintasunean hezitzen

Mondragon Unibertsitateko Gugan proiektuan pentsaera kritikoa garatu nahi izan dute egoera ezberdinak ikusarazteko ariketak eta eztabaiden bitartez.

ArtiumArtium museora bisita

Azaroaren 13an, Filosofia departamentuak antolatuta, Batxilergoko 1E-ko ikasleak (artistiko) Artiumera joan ziren "Artea, filosofia... eta bizitza" bisita gidatuan parte hartzera.

zientzia asteaPublizitate Tailerra

Gazteiztxo programaren barruan, publizitate tailerrean parte hartu dugu 4 mailakoekin. Ikasleek talde lan bikaina egin dute: gidoia osatu dute, aktoreak izan dira, atrezzoaz arduratu dira, kamara eta soinua erabiltzen ikasi dute... Oso iragarki onak grabatu dituzte, eta ederto pasa dute.

zientzia asteaDBH 3. eta 4. Mailako ikasleak Gure Kasa saioan.

Euskara mintegikoak Gure Kasa (ETB1) saiora joan gara, 3. eta 4. mailako ikasleekin. Lau grabaziotan izan gara eta primeran pasa dugu.
Saio hauek guztiak ikusteko hemen duzue lotura. Ez galdu aukera!

 

Lehiaketak 2019 - 2020

 

  Gabonetako postal lehiaketa  

  olerki lehiaketa

 

 

WEB honi buruz

Ongi etorri weborri berri honetara! Hasteko oharrak:

  • Hizkuntza aldatzeko: goiko ezkerrean (lerro beltzean), EU (euskara), ES (gaztelania)
  • Erabiltzailea eta pasahitza. Web honetako zenbait eduki (argazkiak, artxiboak,...) babestuta daude.
    • Erabiltzailea "ikaslea" (komatxorik gabe) eta pasahitza orain arte erabili duguna dira.
    • Hainbat nabigatzailek (Firefox, Explorer) ondo eskatzen dituzte datu hauek. Chrome-k, ordea, ez, eta  hemen klikatuz sar ditzakezu.
  • Web honetako atalen bat osatzeko, zuzentzeko,... iradokizun bat egin nahi baduzu, e-posta honetara bidali: admin@ekialdea.com.

Ikastaldeak

Azken urteetako ikasleriaren argazkiak.

Argazki galeriak

Ikasleekin hainbat ekitaldi eta irteeratan eginiko argazkien bildumak.

ORLAK

4. DBH eta 2. Batxilergoko ikasleen argazkiak.