2019-20 ikasturtea

europeanEuropean Youth Parliament : a unique experience. (2020 Vitoria-Gasteiz)

Urko, Zahira and Xabi (4th DBH) and Eneko, Iñigo and Febo ( 1st Batxilergo) took an active part in the regional conference of the European Youth Parliament held in Vitoria -Gasteiz (14th /16th February) together with their peers from other schools. We are really proud of you !!

YungayYungay 1970

Otsailaren 17an Raquel Calvo eta Juan Arrosagarayren eskutik, "Yungay 1970: la catástrofe inevitable" proiektua ezagutzeko aukera izan zuen 1E batxilergo artistikoko taldeak.

 

AleaPrentsa Tailerreko ikasleak Alea aldizkarian

Prentsa tailerreko ikasleekin Alea aldizkarian izan ginen, otsailaren 13an.
Aldizkariaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, bertako langileek azaldu ziguten nola idatzi eta argiratu albiste bat, eta hainbat datu eman zizkiguten: zenbat ale ateratzen dute, nola erabiltzen dituzte sarte sozialak...

Hemen duzue albistea Alea aldizkarian: https://alea.eus/gasteiz/1581595419190-ekialdeko-prentsa-tailerrak-alea-ezagutu-du

mintza kafeaEkialdea BHI eta euskara 

Mintza kafea: martxoak 17 arratsaldeko 17:00etan.

eitbEITBko egoitzara Arte ikasleen bisita 

Ostegunean, urtarrilaren 16an, Batxilergo Artistikoko bigarren mailako ikasleak Bilboko Eitbko egoitzan izan ginen. Teleberria egiten den platoa ikusi genuen eta Boulevard magazine irratsaioa zuzenean ikusi ahal izan genuen.

bekak

3. dbh3. DBH abenduaren 20an 

2019 urtea modu bereziz bukatzeko, gure ikastetxean maila guztietan zerbait berezia antolatu zen eta 3.DBHn bi ekintza ezberdinak egin ziren: Alde batetik, Gurasoen Elkartearen laguntzari esker, Ixabel Agirresarobe, ipuin kontalaria, gurekin egon zen. Bestetik, DKko ikasleek, beren musika irakaslearen laguntzaz, Miren De Diego, 3.DBHko ikasle guztiei Paula Rojoren edalontziaren dantza erakutsi zieten.

bertsolariakAbenduaren 20an bertsotan DBH 4 mailako ikasleok 

Abenduaren 20an bertsotan aritu ginen DBH 4 mailako ikasleok, Xabi Lasa eta Oihane Perea bertsolariekin batera. Talde bakoitzak prestatutako bertsoa abestu zuen, eta gero denetarik egon zen: jolasak bertsotan, asmakizunak, ikasle batzuek rapeatu zuten... Klaseko azken eguna ospatzeko aukera aparta izan genuen.

artiumPlastikako ikasleak Artium Museora bisitan 

Pasa den asteazkenean, 3. mailako plastikako ikasleak Artium museora gerturatu ziren. Bertan, artista garaikede batzuen obrak ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita bukatzean, tailerrean beraien sormenak egiteko aukera izan zuten.

plastikaArgazki lehiaketa 

Gabonak direla eta, marrazkiko mintegikoek, 4. mailako batzuei (plastika egiten dutenei) argazki lehiaketa bat proposatu die. Hamasei ikaslek hartu dute parte eta Naroa Calleja izan da irabazlea. Zorionak Naroa!

futbolaFutbol Txapelketak 

Atsedenaldietako futbol txapelketa amaituta hauek izan dira irabazleak:

1.Zikloan: Eliezer Veras, Ander Diez, Matias Pérez, Sandro González, Xabier Jiménez eta Ahmed Bailiche.
2. zikloan: Markel Lizarraga, Iunan Barambones, Egoitz Segurola, Yeray Carretero, Ibai Carretero eta Ander Olano.
ZORIONAK GUZTIOI!!!!

futbola

Euskararen Eguna Ekialdean

 

diario noticiasBatxiler Artistikoen ikasleak Guggenheim Museora

Batxilergo artistikoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, Bilboko Guggenheim Museora joan gara "Kunsthalle Bremenen bilduma" ikustera.

diario noticiasATGP ikasleen lanak bideoan

Batxilergo Artistikoko bigarren mailako ikasleek, 2D eta 2E, Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoak irakasgaian egindako lanak dira. Teknika lehorren blokearen baitan, pastela teknika lantzeko egin dugun proiektua. Zuri beltzezko argazki batetik abiatuz, ikasle bakoitzak paisai horren interpretazio kromatikoa egin behar izan du.

Lehiaketak 2019 - 2020

 

  Nikaragua  

  argazki lehiaketa

 

  Pi

 

WEB honi buruz

Ongi etorri weborri berri honetara! Hasteko oharrak:

  • Hizkuntza aldatzeko: goiko ezkerrean (lerro beltzean), EU (euskara), ES (gaztelania)
  • Erabiltzailea eta pasahitza. Web honetako zenbait eduki (argazkiak, artxiboak,...) babestuta daude.
    • Erabiltzailea "ikaslea" (komatxorik gabe) eta pasahitza orain arte erabili duguna dira.
    • Hainbat nabigatzailek (Firefox, Explorer) ondo eskatzen dituzte datu hauek. Chrome-k, ordea, ez, eta  hemen klikatuz sar ditzakezu.
  • Web honetako atalen bat osatzeko, zuzentzeko,... iradokizun bat egin nahi baduzu, e-posta honetara bidali: admin@ekialdea.com.

Ikastaldeak

Azken urteetako ikasleriaren argazkiak.

Argazki galeriak

Ikasleekin hainbat ekitaldi eta irteeratan eginiko argazkien bildumak.

ORLAK

4. DBH eta 2. Batxilergoko ikasleen argazkiak.