2020-21 ikasturtea. Batxilergoan aurrematrikula

3. dbhZalantzak eta informazioa jasotzeko:

688 861320

 

Artistikoa. Bideoa

 

Artistikoa. Triptikoa

 

3. dbhBatxilergoan aurrematrikulazioa, 2020-21 ikasturtea.

Onartzeko prozesuaren epeak atzeratzeari buruzko informazioa (pdf):

Ekialdea Ieko Idazkaritzan: maiatzaren 11tik 22ra. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.Tfnoa: 915 187062. Ordutegia: 09:00/13:00.

ON LINE: maiatzaren 4tik aurrera.

Ekialdean Batxilergoa: Arteak, Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak.

Aurkeztu behar den dokumentazioa.

 

2020-21 ikasturtea. Liburuak erreserbatu

liburuakGuraso Elkarteak adostutako dendan erosi (Elkar dendan erreserbatu eta erosi - ikastetxearen kodea: 7).

DBH 1. eta 2. mailan liburu solidarioa pograman parte-hartuko dutenek ariketa liburuen aurre-erreserba egin dezakete.

 

BHIko ikastetxeetako eskola-jarduera aldi baterako etenaldia

3. dbh

Etenaldia irauten duen bitartean arreta telefonoa ondorengo hau da: 688 861320.

Zuzendariaren oharra. (2020-04-03).

 

Familientzako orientabideak.

 

Eusko Jaurlaritzak BHIko ikastetxeetako eskola-jarduera aldi baterako eteteko erabakia hartu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak betez. Etenaldia martxoaren 10etik beste abisu bat eman arte luzatuko da.

Hezkuntza Sailburuaren gutuna

Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzuaren oharra

 

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa: data aldaketa

2019-20 ikasturtea

mintza kafeaEkialdea BHIkook ere  Etxealditik Euskaraldira!!!!!!

Bizi dugun egoera, etxealdi egoera, Euskaraldirako entrenamendu gisa baliatzea da proposamenaren asmo nagusia, eta hortik dator proposamenaren leloa ere: Etxealditik Euskaraldira!
Etxealdia (apirilaren 20tik maiatzaren 3ra), beraz, beroketa ariketak egiteko eta jokaldiak entseatzeko baliatuko dugu, entrenamenduetan egiten den bezalaxe. Gero, azaroaren 20tik abenduaren 4ra jokatuko dugun partidara sasoi betean heltzeko, eta partida hori konfiantzaz eta segurtasun handiagorekin jokatu ahal izateko. Etxealdian prestatu eta Euskaraldian jokatu!

Aurkezpena - Iragarkia - Bideoak: apirilak 20, #0, #1, #2, #3, #4, #5. #6, #7, #8

bekakIkasleak garraiatzeko banan-banako dirulaguntzetarako deialdia. Behin behneko zerrenda, onartuak Araban. (2020/04/15). Behin behineko zerrenda ukatuak Araba. (2020/04/15).

kz guneKz gunea lankidetzen Hezkuntza Sailarekin

KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten, horrela, zuen seme-alabei gaur egun ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.
KZguneak telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zure zalantza teknologiko guztiak, zentroak ireki arte https://bit.ly/2WOSEUX Webgune honen esteka hemen jartzen dizugu: https://bit.ly/2Jl7XNu

mintza kafeaMiren Agur Meabe idazlea Ekialdean

DBH 4 mailan, euskal olerkigintza landutakoan, ikasleek euren poemak idatzi zituzten, eta ondoren,  martxoaren 4an,  Miren Agur Meabe izan genuen gure artean. "Zer da ba maitasuna" liburuaz aritu ginen, olerki bat sortzeko prozesuaz, eta euskal emakume olerkilari baten ikuspuntua ezagutu genuen.

martxoak 8Martxoak 8: argazki lehiaketa 

Martxoak 8an protagonista emakume langilea dugu. Horregatik, 2.zikloko ikasleek inguruan dituzten emakume langileak islatu nahi izan dituzte argazki lehiaketa honetan. Lehiaketa Marrazki mintegia eta AMPAko gurasoek antolatu dute.

europeanEuropean Youth Parliament : a unique experience. (2020 Vitoria-Gasteiz)

Urko, Zahira and Xabi (4th DBH) and Eneko, Iñigo and Febo ( 1st Batxilergo) took an active part in the regional conference of the European Youth Parliament held in Vitoria -Gasteiz (14th /16th February) together with their peers from other schools. We are really proud of you !!

YungayYungay 1970

Otsailaren 17an Raquel Calvo eta Juan Arrosagarayren eskutik, "Yungay 1970: la catástrofe inevitable" proiektua ezagutzeko aukera izan zuen 1E batxilergo artistikoko taldeak.

 

AleaPrentsa Tailerreko ikasleak Alea aldizkarian

Prentsa tailerreko ikasleekin Alea aldizkarian izan ginen, otsailaren 13an.
Aldizkariaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, bertako langileek azaldu ziguten nola idatzi eta argiratu albiste bat, eta hainbat datu eman zizkiguten: zenbat ale ateratzen dute, nola erabiltzen dituzte sarte sozialak...

Hemen duzue albistea Alea aldizkarian: https://alea.eus/gasteiz/1581595419190-ekialdeko-prentsa-tailerrak-alea-ezagutu-du

eitbEITBko egoitzara Arte ikasleen bisita 

Ostegunean, urtarrilaren 16an, Batxilergo Artistikoko bigarren mailako ikasleak Bilboko Eitbko egoitzan izan ginen. Teleberria egiten den platoa ikusi genuen eta Boulevard magazine irratsaioa zuzenean ikusi ahal izan genuen.

3. dbh3. DBH abenduaren 20an 

2019 urtea modu bereziz bukatzeko, gure ikastetxean maila guztietan zerbait berezia antolatu zen eta 3.DBHn bi ekintza ezberdinak egin ziren: Alde batetik, Gurasoen Elkartearen laguntzari esker, Ixabel Agirresarobe, ipuin kontalaria, gurekin egon zen. Bestetik, DKko ikasleek, beren musika irakaslearen laguntzaz, Miren De Diego, 3.DBHko ikasle guztiei Paula Rojoren edalontziaren dantza erakutsi zieten.

bertsolariakAbenduaren 20an bertsotan DBH 4 mailako ikasleok 

Abenduaren 20an bertsotan aritu ginen DBH 4 mailako ikasleok, Xabi Lasa eta Oihane Perea bertsolariekin batera. Talde bakoitzak prestatutako bertsoa abestu zuen, eta gero denetarik egon zen: jolasak bertsotan, asmakizunak, ikasle batzuek rapeatu zuten... Klaseko azken eguna ospatzeko aukera aparta izan genuen.

WEB honi buruz

Ongi etorri weborri berri honetara! Hasteko oharrak:

  • Hizkuntza aldatzeko: goiko ezkerrean (lerro beltzean), EU (euskara), ES (gaztelania)
  • Erabiltzailea eta pasahitza. Web honetako zenbait eduki (argazkiak, artxiboak,...) babestuta daude.
    • Erabiltzailea "ikaslea" (komatxorik gabe) eta pasahitza orain arte erabili duguna dira.
    • Hainbat nabigatzailek (Firefox, Explorer) ondo eskatzen dituzte datu hauek. Chrome-k, ordea, ez, eta  hemen klikatuz sar ditzakezu.
  • Web honetako atalen bat osatzeko, zuzentzeko,... iradokizun bat egin nahi baduzu, e-posta honetara bidali: admin@ekialdea.com.

Ikastaldeak

Azken urteetako ikasleriaren argazkiak.

Argazki galeriak

Ikasleekin hainbat ekitaldi eta irteeratan eginiko argazkien bildumak.

ORLAK

4. DBH eta 2. Batxilergoko ikasleen argazkiak.