Ekialdea Ikastetxearen Aurkezpena

Aurkezpena

        Ekialdea BHI ikastexe bizi eta dinamikoa dugu, gaztea, lanean gogoz eta sutsu diharduena. 

Ikasle elebidunak eskatzen dituen gizarte honetako belaunaldi berriei erantzuna  emateko asmo eta esperantzarekin jaio zen.  Hasieratik, euskara gure herriko kultura eta ohiturak suspertu eta integratzeko  ezinbesteko faktoretzat hartu izan  dugu, eta, horretarako,  ekintza sorta motibatzaile eta positibo ezberdien bidez, ildo honi ekin diogu etengabe. 

         Bestalde, badakigu  jakin egungo Europa hau gero eta anitzagoa zaigula kulturari dagokionean, gero eta hurbilagoa lan-merkatu eta ekonomiaren alorrean eta gero eta  irekiagoa politikoki. Hau horrela, elaniztasunaren garrantziaz jabeturik eta gure ikasleak Europa honi begira hezi daitezen,  Ekialdeak hizkuntza aukera zabala eskaintzen die ikastunei, bertan ikasle orok inglesa, frantsesa eta alemana ikasteko aukera duelarik.

        Institutuaren eskaintza 12 urtetik 18 ra bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta, hain zaila den nerabezaro honetan,  baloreetan oinarrituriko hezkuntza integrala erdietsi nahi dugu, etaparen amaieran ikasle bakoitzak bere adinari dagozkion ezagutza eta ahalmenak egoki trebatuak izan ditzan.

         Ekialdeko irakasleriak,  gazte eta gartsua, kementsu jarduten du hezkuntza berrikuntzen markoan bere prestakuntza eta lana eguneratzen. Ikasgelak gune eginkor eta bizia izan behar  duelakoan gaude, ikasleen aniztasunak egunerokoari dakarzkion egokitzapenak egiteko eta ikasle bakoitzari behar duen erantzuna emateko. Horretan dihargu, hauxe baita gure jomuga.

         Gure ikasleak Lehen Hezkuntzako ikastetxe hauetatik datozkigu batez ere: Angel Ganivet eskolatik; Adurtza, Arantzabela eta Dulantzi ikastoletatik; eta Miguel de Cervantes eta San Ignacio ikastetxe publikoetatik. Hauekin guztiekin harreman  eta koordinazio estua dugu, ikasleak  Ekialdera gerturatzen direnerako berauen egoera eta beharrizanak ezagutzekotan.

         Eskerrik asko guztioi Ekialdea egitasmoa posible egiteagatik. Ezagutzen ez bagaituzu, hurbil zaitez, ongi hartuko baitzaitugu.

Ekialdearen Historia. Bere lehen 10 urteak.