BHIko ikastetxeetako eskola-jarduera aldi baterako etenaldia

3. dbh

Eusko Jaurlaritzak BHIko ikastetxeetako eskola-jarduera aldi baterako eteteko erabakia hartu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak betez. Etenaldia martxoaren 10etik beste abisu bat eman arte luzatuko da.
 

Hezkuntza Sailburuaren gutuna

Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzuaren oharra

Etenaldia irauten duen bitartean arreta telefonoa ondorengo hau da: 688 861320.

 

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa: data aldaketa

2020-21 ikasturtea

3. dbhBatxilergoan aurrematrikulazioa, 2020-21 ikasturtea.

Aurkeztu behar den dokumentazioa.

Maiatzaren 4tik 15era, Ekialdea Ieko Idazkaritzan.

 

Ate irekiak Ekialdea II-n:

  • Jasaten ari garen ziurgabetasun egoera dela eta, aurreikusita genituen ate irekien egunen datak atzeratzea erabaki dugu. Data berriak orri honetan iragarriko ditugu. Tokia: Ekialdea II
 

3. dbh2020-21 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuaren epeak eten dira.

2020-21 ikasturterako ikasleen onarpena. DBH

 

2019-20 ikasturtea

kz guneKz gunea lankidetzen Hezkuntza Sailarekin

KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten, horrela, zuen seme-alabei gaur egun ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.
KZguneak telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zure zalantza teknologiko guztiak, zentroak ireki arte https://bit.ly/2WOSEUX Webgune honen esteka hemen jartzen dizugu: https://bit.ly/2Jl7XNu

bekak

mintza kafeaMiren Agur Meabe idazlea Ekialdean

DBH 4 mailan, euskal olerkigintza landutakoan, ikasleek euren poemak idatzi zituzten, eta ondoren,  martxoaren 4an,  Miren Agur Meabe izan genuen gure artean. "Zer da ba maitasuna" liburuaz aritu ginen, olerki bat sortzeko prozesuaz, eta euskal emakume olerkilari baten ikuspuntua ezagutu genuen.

martxoak 8Martxoak 8: argazki lehiaketa 

Martxoak 8an protagonista emakume langilea dugu. Horregatik, 2.zikloko ikasleek inguruan dituzten emakume langileak islatu nahi izan dituzte argazki lehiaketa honetan. Lehiaketa Marrazki mintegia eta AMPAko gurasoek antolatu dute.

mintza kafeaEkialdea BHI eta euskara 

Mintza kafea: martxoak 17 arratsaldeko 17:00etan. Izena emateko martxoaren 6ra arte.

europeanEuropean Youth Parliament : a unique experience. (2020 Vitoria-Gasteiz)

Urko, Zahira and Xabi (4th DBH) and Eneko, Iñigo and Febo ( 1st Batxilergo) took an active part in the regional conference of the European Youth Parliament held in Vitoria -Gasteiz (14th /16th February) together with their peers from other schools. We are really proud of you !!

YungayYungay 1970

Otsailaren 17an Raquel Calvo eta Juan Arrosagarayren eskutik, "Yungay 1970: la catástrofe inevitable" proiektua ezagutzeko aukera izan zuen 1E batxilergo artistikoko taldeak.

 

AleaPrentsa Tailerreko ikasleak Alea aldizkarian

Prentsa tailerreko ikasleekin Alea aldizkarian izan ginen, otsailaren 13an.
Aldizkariaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, bertako langileek azaldu ziguten nola idatzi eta argiratu albiste bat, eta hainbat datu eman zizkiguten: zenbat ale ateratzen dute, nola erabiltzen dituzte sarte sozialak...

Hemen duzue albistea Alea aldizkarian: https://alea.eus/gasteiz/1581595419190-ekialdeko-prentsa-tailerrak-alea-ezagutu-du

eitbEITBko egoitzara Arte ikasleen bisita 

Ostegunean, urtarrilaren 16an, Batxilergo Artistikoko bigarren mailako ikasleak Bilboko Eitbko egoitzan izan ginen. Teleberria egiten den platoa ikusi genuen eta Boulevard magazine irratsaioa zuzenean ikusi ahal izan genuen.

3. dbh3. DBH abenduaren 20an 

2019 urtea modu bereziz bukatzeko, gure ikastetxean maila guztietan zerbait berezia antolatu zen eta 3.DBHn bi ekintza ezberdinak egin ziren: Alde batetik, Gurasoen Elkartearen laguntzari esker, Ixabel Agirresarobe, ipuin kontalaria, gurekin egon zen. Bestetik, DKko ikasleek, beren musika irakaslearen laguntzaz, Miren De Diego, 3.DBHko ikasle guztiei Paula Rojoren edalontziaren dantza erakutsi zieten.

bertsolariakAbenduaren 20an bertsotan DBH 4 mailako ikasleok 

Abenduaren 20an bertsotan aritu ginen DBH 4 mailako ikasleok, Xabi Lasa eta Oihane Perea bertsolariekin batera. Talde bakoitzak prestatutako bertsoa abestu zuen, eta gero denetarik egon zen: jolasak bertsotan, asmakizunak, ikasle batzuek rapeatu zuten... Klaseko azken eguna ospatzeko aukera aparta izan genuen.

artiumPlastikako ikasleak Artium Museora bisitan 

Pasa den asteazkenean, 3. mailako plastikako ikasleak Artium museora gerturatu ziren. Bertan, artista garaikede batzuen obrak ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita bukatzean, tailerrean beraien sormenak egiteko aukera izan zuten.

futbolaFutbol Txapelketak 

Atsedenaldietako futbol txapelketa amaituta hauek izan dira irabazleak:

1.Zikloan: Eliezer Veras, Ander Diez, Matias Pérez, Sandro González, Xabier Jiménez eta Ahmed Bailiche.
2. zikloan: Markel Lizarraga, Iunan Barambones, Egoitz Segurola, Yeray Carretero, Ibai Carretero eta Ander Olano.
ZORIONAK GUZTIOI!!!!

futbola

Euskararen Eguna Ekialdean

 

diario noticiasATGP ikasleen lanak bideoan

Batxilergo Artistikoko bigarren mailako ikasleek, 2D eta 2E, Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoak irakasgaian egindako lanak dira. Teknika lehorren blokearen baitan, pastela teknika lantzeko egin dugun proiektua. Zuri beltzezko argazki batetik abiatuz, ikasle bakoitzak paisai horren interpretazio kromatikoa egin behar izan du.

WEB honi buruz

Ongi etorri weborri berri honetara! Hasteko oharrak:

  • Hizkuntza aldatzeko: goiko ezkerrean (lerro beltzean), EU (euskara), ES (gaztelania)
  • Erabiltzailea eta pasahitza. Web honetako zenbait eduki (argazkiak, artxiboak,...) babestuta daude.
    • Erabiltzailea "ikaslea" (komatxorik gabe) eta pasahitza orain arte erabili duguna dira.
    • Hainbat nabigatzailek (Firefox, Explorer) ondo eskatzen dituzte datu hauek. Chrome-k, ordea, ez, eta  hemen klikatuz sar ditzakezu.
  • Web honetako atalen bat osatzeko, zuzentzeko,... iradokizun bat egin nahi baduzu, e-posta honetara bidali: admin@ekialdea.com.

Ikastaldeak

Azken urteetako ikasleriaren argazkiak.

Argazki galeriak

Ikasleekin hainbat ekitaldi eta irteeratan eginiko argazkien bildumak.

ORLAK

4. DBH eta 2. Batxilergoko ikasleen argazkiak.