Jantoki Zerbitzua. 2019-20

Jantokia

Ikastetxeak 2 jantoki ditu eta bertan, txanda bakarrean bazkaltzen dute ikasleek. Jantokia astearte eta ostegunetan dago irekia urritik maiatza amaitu arte.

Zerbitzuaren  kudeaketa zuzena da eta  Lurralde Ordezkaritzak berak ebazten ditu zuzenean zerbitzurako beharrezkoak diren baliabideak eta baldintzak.

Informazio gehiago:

MENUAK

GASCA Catering Zerbitzuak eskainitako menuak 2016-17 ikasturterako ondoko loturan ikus daitezke IES EKIALDEA (zentroa) aukeratuz:

http://menus.grupogasca.com/eu/centros-del-gobierno-vasco.html

ARAUTEGIA

1.    Jantokiko erabiltzaileek ondorengo arautegia bete behar dute:

  • Ikasleek txandaka janaria zerbitzatu eta platerak jaso beharko dituzte.
  • Mahai bakoitzean arduradun bat egongo da, astero aldatuz.
  • Bakarrik arduradunak altxatuko dira bazkalorduan.
  • Janaria jateko da, ez jolasteko.
  •  Bazkal orduetan komunaren erabilera murriztua gelditzen da estututasun kasuetara soilik.
  • Era egokian hitz egin behar da, oihuak eta zaratak egin barik.

2.    Monitore eta arduradunaren aginduak bete beharko dira eta zor zaien errespetuaz tratatu.

3.    Eguerdiko klaseak bukatu eta gero, jantokiko erabiltzaileak ezin dira kalera joan.

4.    Bazkaria bukatu ondoren Institutuko lokaletan geratu behar dira.

5.    Arduragabekeriaz zikintzen dena garbitu behar da eta axolagabekeriaz apurtzen dena ordaindu egin behar da.

Jantoki Zerbitzua. Informazio orokorra