V. Ipuin Lehiaketa 2005-06


DBH. 1.zikloa

  • Irabazlea:    JONE GARAY           DBH 2.
  • 2. saria:       MARKEL RAMOS      DBH 1.
  • 3. saria:       SARA BLANCO         DBH 2.

DBH. 2.zikloa

  • Irabazlea:    NAHIA GASTEASORO       DBH 3.D
  • 2. saria:       OSKIA ZALAKAIN             DBH 4.C
  • 3. saria:       ANE ANDRES                    DBH 3.D

BATXILERGOA

  • Irabazlea:    MIKEL MAULEON              Batx. 2.A
  • 2. saria:       ALEJANDRA LACALLE       Batx. 2.B
  • 3. saria:       MAIALEN BERISTAIN       Batx  1.B

 


  • Afrika beltza
  • Tulin erraldoiaren bidaia
  • Tulin erraldoiaren bidaia


  • Oroitzapenak sendatzen
  • Non dago errealitatea?
  • Perfekzioaren bila


  • Gauerdiko hotsa
  • Bufandaren aldarrikapenak
  • Arrosa zimeldua


 

Partaidetza oso handia izan da 105 ipuin edo istorio txiki aurkeztu baitira:

  • 50 batxilergoan
  • 28 bigarren zikloan
  • 27 lehen zikloan.

 IRITZIAK

Jone Garay DBH 2. maila

“Nire ipuinaren izenburua Afrika Beltza izan zen eta hau idazteko Afrikako jendearen sufrimenduan eta han gertatzen diren istorio penagarrietan pentsatu nuen. Ipuina egitea ez zait gehiegi kostatu, baina asko pentsatu behar izan dut. Uste dut lehiaketa hauek, ipuin edo marrazkien bidezkoak, oso ondo daudela, batez ere geure pentsamendua eta sentimenduak adierazi ahal ditugulako. Momentuz primeran datorkit sariarekin irabazitakoa eta gorde egingo dut, aurrerantzean, agian, zerbait erosi ahal izateko.”

Nahia Gasteasoro DBH 3. maila

“Oroitzapenak sendatzen izenburudun ipuina aurkeztu nuen. Gaia aukeratzea gehiago kostatu zitzaidan idaztea baino. Idazten hasitakoan berehala amaitu nuen. Orain arte behin bakarrik hartu dut parte lehiaketa honetan, iaz alegia, baina datorren urtean ere seguraski aurkeztuko naiz, gustatu egiten zait eta. Uste dut lehiaketa hauek oso ondo daudela, idazteko aukera ezin hobea delako eta sariak ere oso ondo daudelako. Gainera niri idaztea gustatzen zait, beraz dena ez da saria lortzea. Irabazitakoarekin liburuak erosiko ditudala uste dut eta belarritakoren bat ere bai, horretaz ziur egon.”

Mikel Mauleon Batx 2. maila

“Gauerdiko hotsak deituriko ipuina idatzi nuen. Argumenturako ideia bat izan nuen eta hortik saiatuta haria jarraituz joan nintzen istorioa osatu arte. Ez nuen arazo handirik izan ipuina egiteko, baina zertxobait kostatu zitzaidan lehiaketaren luzerara egokitzea, hasiera batean gehienezko sei orrialdeak baino gehiago bete bainituen. Oso era egokia iruditzen zait lehiaketa hauetan parte hartzea idazketarako ohitura hartzeko. Horretaz gain, sariak oso ondo daude. Nik guztiz gomendatuko nuke parte hartzea.”