III. Gabon Postal Lehiaketa 2004-05

DBH. 1. Zikloa

  • 1. saria:     Marta Aguirre               (1.F)
  • 2. saria:     Rakel Arnaiz                 (2.C)
  • 3. saria:     Rebeka Toranzo            (1.F)

DBH. 2. Zikloa

  • 1. saria:     Amaia Apiñaniz                    (3.B)
  • 2. saria:     Arrate Sanchez                     (3.F)
  • 3. saria:     Estibaliz Lz. de Foronda        (3.F)

BATXILERGOA

  • 1. saria:    Ilune Diaz                                         (1.B)
  • 2. saria:    Adrian Laorden eta Igor Ordoñez     (2.A)
  • 3. saria:    ............hutsik ...................


Beste bitan parte hartu izan dut, baina irabazi ez, egia esan ez nuen gogo handiarekin egin. Bat-batean bururatu zitzaidan elurrezko panpina egitea; oso alaiak dira, zuri-zuriz jantziak. Ez nuen pentsatzen lehen saria irabaziko nuenik. Gauzak aldatzen ez badira, hurrengoan ere apuntatuko naiz; oraingoan, izan ere, korrika batean egin dut lana. Nire ustez oso ondo banatu dituzte sariak. Institutuko jende guztia animatzen dut, merezi du; nahiz eta ez irabazi, esperientzia polita da eta sariak hobeak.

Marta Agirre DBH 1. maila F
   “Iazko urtean aurkeztu nuen postalak 1. saria irabazi zuen eta horrek asko animatu nau aurtengoa egiteko orduan. Pelikuletan inspiratu nintzen eta, batez ere, gauza irreal bat egin nahi izan nuen: neska bat imaginatzen ari da Santa Claus dragoi baten gainean doala gaztelu batera opariak uztera. Etorkizunean zer egingo dudan ez dakit baina marraztea asko gustatzen zait. Lehiaketak oso ondo daude, batez ere irabaziz gero, dirua ematen digutelako. Iaz gabonetan postala bidali ziguten etxera baina aurten ez.

Amaia Apiñaniz DBH 3. maila B