III. Kartel Lehiaketa 2004-05


DBH. 1. zikloa

  • 1. saria:     Ione Ramos       (1. E)
  • 2. saria:     Miren ibañez      (1.D)
  • 3. saria:     Ione Garai         (1.D)

DBH. 2. zikloa

  • 1. saria:     Nekane suso                       (4.D)
  • 2. saria:     Ruben Fernandez               (4.C)
  • 3. saria:     Bildotsne Arrizabalaga        (4.A)
  • 3. saria:     Maria Saenz                        (4.A)

BATXILERGOA

  • 1. saria:    ....... hutsik ......
  • 2. saria:    Ilune Diaz                (1.B)
  • 3. saria:    Ione Castellano       (2.C)

 


Marraztea gustatzeaz gain, dibertimendu gisa, saria oso erakargarria zen, beste zenbait lehiaketatan euritakoak eta halako gauzak ematen dituztelako. Pertsonaia mitologikoak asko gustatzen zaizkit eta "pelotazos"etan ematen dituzten tatuajeak begiratzean unikornioa ikusi eta ideia polita iruditu zitzaidan. Kolore biziak erabili nituen eta horrek argitasuna ematen dio lanari. Lehiaketa oso polita iruditu zait, sariak eskertzekoak dira, oso ondo daude baina igoko balituzte eta banaketa egunean merienda bat egin… Agian, beste lehiaketa baten berri izandakoan animatuko naiz parte hartzera.

Ione Ramos DBH 1. maila E


 

Bigarren aldiz aurkeztu naiz eta sariak izan dira arrazoirik nagusiena. Baina saririk egongo ez balitz ere, parte hartuko nuke. Nire kartelean fantasiazko neska baten aurpegi erdia azaltzen zen; antzeko zenbait marrazki eginak nituen eta ideia gustatzen zitzaidan. Beti daude irabazteko itxaropenak, bestela ez nukeen aurkeztuko. Goizegi dela uste dut etorkizuneko gauzetan pentsatzeko. Marrazketa gustatzen zait baina ez nuke esango nire burua diseinu arloan ikusten dudanik. Aurten kartel ezberdinak jarri dira pasiloetan, ez irabazlea bakarrik, eta hori gustatu zait. Bestalde, Plastika ez dugunoi ez zaigu lehiaketaren berririk eman, pasiloetako karteletan ez bada eta hurrengoan hau kontuan hartzea gustatuko litzaidake

Nekane Suso DBH 4. maila D



Gustuko dut marrazketa eta lehiaketan parte hartzea erabaki nuen pasaden kurtsoan. Kartel lehiaketan bigarren saria jaso nuen eta ipuin lehiaketan, berriz, lehenengoa. Aurtengo marrazkia egiteko kafetegi bateko kartan zegoen maitagarri baten irudian inspiratu nintzen. Gauza pare bat aldatu ondoren, polita geratu zitzaidala eta, ipuin lehiaketarako egokia zela iruditu zitzaidanez, aurkeztea erabaki nuen.
Mota honetako kartel batek fantasiarekin lotura izan behar du, literaturaren mundua islatu behar du eta horregatik, funtzio estetikoa duen marrazkia ondoa doakiola uste dut. Bestalde, kolorazteko manley margoak erabili nituen. Oso zikinak diren arren, pazientziaz kolore biziak eta mugimendu sentsazioa lortu nuen.
Sariren bat irabazteko itxaropenaz aurkeztu nuen nire lana, ez marrazki bikaina egin nuelako, baizik eta oso jende gutxik parte hartzen duelako. Dena dela, irabazi ez banu ere, datorren urteko lehiaketan parte hartzeko prest egongo nintzateke, ez baitut ezer galtzen. Gainera gustuko dudan zerbait egiteagatik dirua irabazteko aukera baztertzea tontakeria izango litzateke.


Ilune Diaz DBHO 1. maila B