2017-18 Erakusketa: hiru hitz eta...

HIRU HITZ ETA...

Bigarren batxilergoko marrazketa artistikoko ikasleek muntatu duten erakusketa honetan, sormenez betetako lan pertsonalak aurkituko ditugu. Obra guzti hauen abiapuntua ausaz egokitutako hiru hitz izan dira, toki bat, sentimendu bat eta adjektibo bat adierazten dituzten  hitzak hain zuzen.

Ariketa honetan marrazkia bere zentzu zabalenean ulertu behar da, hau da, sortze prozesurako lan tresna bezala batzuetan eta  lanaren azken emaitza bezala besteetan. Hau jakinik, ikasleen lana tokatutako hiru hitzak integratzen dituen obra bat burutzea izan da. Integratze hori ahalik eta modu original eta interesgarrienean eginez eta baita interpretazio literalak eta begi-bistakoenak   ekidinez. Ikasleek helburu hauek lortzeko, formatu eta teknika aldetik askatasun osoz lan egiteko aukera izan dute, baliabide hauek ere, kontzeptuen adierazpenerako elementutzat harturik.  Eta zentzu honetan ikasleek egindako aukeraketei esker emaitza interesgarri bezain aberatsak lortu dituzte.

Erakusketa ezagutzera emateko taldeka sortutako kartelak ere aurkitu daitezke ikastetxean zehar. Aipatzekoa da kartelen kokapenak eta aurkezpenak  ikuslearekin zein testuinguruarekin jolasteko pentsatuak izan direla.

2017-18 HIRU HITZ ETA... (22 argazki)

 

erakusketa