Enpresa ideia onenaren lehikaeta

ESME junior: Enpresa Ideia Onenaren Lehiaketan 2. saria!!




Ekialdea institutuko 2. batxilergoko ikasleek Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak ikasgaiaren baitan egindako Beautytech, S.koop.  izeneko enpresa-proiektuak Donostiako Deusto Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzak antolaturiko “ESME junior: Enpresa Ideia Onenaren Lehiaketa”-ren 27. edizioan  2. saria jaso dute.
Proiektu honen egileak Clara Perea, Aitana Rodríguez, Mikel Miguélez, André Altenkirch eta Laura Vázquez izan dira. Zorionak guztiei!


Ekitaldia Donostiako Udaletxean ospatu zen apirilaren 20an eta saria jasotzera joan zirenek ondorengo opariak jaso zituzten: mugikorretik argazkiak inprimatzeko inprimagailua, haririk gabeko bozgoragailua, zinemarako sarrerak eta  Donostiako Deusto unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasteko 700€ko beka bana.


esme junior