2018-19:Odol Bankukoen bisita

Odol-Bankukoen Bisita


Astelehen honetan Arabako Odol Bankuko lagunen bisita izan genuen Ekialdea institutuan. Batxilergoko 2.mailako ikasleei emandako hitzaldian, odola ematearen garrantzia azpimarratu eta elkartasun-ekintza honen beharraz kontzientzia hartzea izan da helburua. Datu deigarri moduan: Autonomia Erkidegoan egunero 400 pertsonen odola behar izaten da.