2018-19: Bolumeneko ikasleen erakusketa

Bolumeneko ikasleen erakusketa

Aurten Bolumeneko 1E eta 1Dko ikasleek erakusketa bat antolatu dute Ekialdea II-ko hall-ean. Binaka eginiko artelanak dira eta guztiek gai berdina jorratzen dute:  emakume artistek bizitzen duten errealitatea islatzen saiatu dira beraien eskulturen bidez.


Jakina da bizitzako hainbat arlotan,  emakume eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna oraindik ez dela parekoa eta arte arloan oraindik ez gara gure helmugara heldu.
Bolumeneko irakasgai honetan emakume artisten bizipenak aztertu eta baloratu ditugu eta hausnarketa sakon baten ondorioa izan dira erakusketa honetan dauden obra guztiak.  Gaiaz gain, beste elementu bateratzaile bat dute obra guztiek: burdin-haria edo alanbrea. Erabili duten material nagusia izan da. Batzuek jarraian landu dute, beste batzuek estruktura bat sortu dute eta beste batzuek, lotura ezberdinak landu dituzte. Guztiek hutsa marraren bidez bete dute; huts osoa edo forma hautemateko nahikoa izan dena.
Erakusketa hau, Ekialdea II-ko hall-ean duzue ikusgai otsailaren 25tik martxoaren 11ra arte eta guztiok gonbidatzen zaituztegu gozatzera.

Bolumeneko ikasleen erakusketa (61 argazki)