2018-19: Dut, det, dot… eta Koldo Zuazo


Dut, det, dot… eta Koldo Zuazo

 

Koldo Zuazo hizkuntzalariaren bisita  izan genuen atzo, martxoak 27, Ekialdea institutuan. Eibartar hau Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, euskaltzain urgazlea eta hainbat lan argitaratu ditu euskararen euskalkien inguruan. Hauxe izan zuen hizpide hain zuen ere bere  hitzaldian: Euskara eta euskararen dialektoak.


Batxilergoko bigarren mailako ikasleek euskalkiak lantzen jardun dute ikasturtean zehar. Behin egitaraua eta egin beharrak amaitutakoan, aukera paregabea izan zen  Koldo Zuazo bezalako aditu bat bertan izatea gaiari amaiera emateko eta zenbait zalantza argitzeko.


Azalpen bikainak eman zituen euskalkien izate, jatorri eta bilakaeraz.  Arabarroi gainera aparteko interes puntu bat piztu zitzaigun, Mendebaldeko euskalkiaren hasierako oinarriak Araban jarri behar  direla entzutean, XII. mendean Gasteiz, Iruñearekin batera , Euskal Herriko gune komertzial eta politiko garrantzitsuenetarikoa izan baitzen.

koldo zuazo