Jakin-mina 2018-19 ziurtagiri banaketa ekitaldia

Jakin-mina ziurtagiri banaketa ekitaldia


Gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da Jakiunderen zereginetako bat. Hau dela eta, Jakiundek Jakin-mina jardueraren zortzigarren edizioa antolatu du aurten Euskal Autonomia Erkidegoan, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin.


Jakin-minak gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi dugu, eta haien jakin-mina piztu, ezezaguna bilatzera anima daitezen bultzatuz.
Aurrekoetan bezala, ikastetxe bakoitzak 4/5 ikasle aurkez ditzake (Ekialdeak 6). Ikasleek hitzaldietara joateko konpromisoa betez gero, amaitzean ziurtagiria jasotzen dute.


Jakin–mina 2018-2019 ziurtagiri banaketa ekitaldia joan den asteazkenean, maiatzaren 29an, Artium Museoan izan zen. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak banatu zituen ziurtagiriak, ondoren museoaren visita gidatua egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

2018-19 JAKIN-MINA (7 argazki)