Yungay 1970


Otsailaren 17an Raquel Calvo eta Juan Arrosagarayren eskutik, "Yungay 1970: la catástrofe inevitable" proiektua ezagutzeko aukera izan zuen 1E batxilergo artistikoko taldeak.


Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso kulturuneak antolatzen duten "Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa" deialdiaren 2019ko edizioaren irabazle suertatu zen proiektu hau -Garapen Bidean, SERSO San Viatorrek aurkeztua, Juan Arrosagarayk zuzentzen duen artista-talderekin lankidetzan.


1970. urtean lur-jausi handi batek suntsitu zuen Andeetako Yungay hiriko (Peru) hondamendiaren irakurketa kritikoa egin nahi da erakusketaren bitartez -testuinguru soziala eta historikoa aintzat hartuta-, eta, sorkuntza artistikoaren bitartez, gogoeta eragin, giza eskubideen urraketen ondorien inguruan.

Yungay

 

Info gehiago:

https://yungay1970.blogspot.com/