Miren Agur Meabe idazlea Ekialdean

DBH 4 mailan, euskal olerkigintza landutakoan, ikasleek euren poemak idatzi zituzten, eta ondoren,  martxoaren 4an,  Miren Agur Meabe izan genuen gure artean. "Zer da ba maitasuna" liburuaz aritu ginen, olerki bat sortzeko prozesuaz, eta euskal emakume olerkilari baten ikuspuntua ezagutu genuen.