EU | ES
Gobierno Vasco

Google Apps for Ekialdea.com

EKIALDEA Institutua GOOGLE APPS FOR EDUCATION programan sartu da, honela Googlek sarean ikastetxeetarako jartzen dituen posta elektronikorako eta elkarrekin aritzeko tresnak erabili ahal izateko.

  • Institutuko kide, zerbitzu edo talde bakoitzak xxxxxx@ekialdea.com izeneko kontu bat izango du bere pasahitzarekin.
  • Kontu bakoitzak 30 GB-ko ahalmena zuen. 2015tik aurrera memoria mugagabea du.
  • WEBean oinarritutako teknologia da.
  • Dena gordetzen da automatikoki sarean, hodeian.
  • Informazio hauek ordenagailu, telefono edo tablet batetik ikus edo edita daitezke.
  • Erabiltzeko nabigatzailerik osoena Chrome da. Firefox ere zuzen dabil.
  • Bere tresna garrantzitsuenak hauek dira:

Ikasgela: lanak sortu, antolatu

Posta elektronikoa

Dokumentuak sortu eta gorde.

Web guneak sortu eta gorde.

Egutegia

 

Einika: Kudeaketa Akademikoaren Programa

Ikasleei buruzko informazioa:
Ikasgaiak, notak, hutsegiteak, mezuak, ...

FAMILIAK:

  • Ordenagailutik sar daiteke (https://ekialdea.inika.net/eInika/) edo mugikor eta tabletetatik APP hau jaisten: http://app.inika.net/
  • Ekialdean matrikulatzean, familia bakoitzari bere erabiltzailea eta pasahitza emango zaizkio EINIKAn ikaslearen edukietara sartzeko: ikasgaiak, notak, hutsegiteak, ...
  • Familiak programa honen mezuen bidez ere komunika daitezke irakaslegoarekin.

IRAKASLEAK:

  • Ekialdea Institutuko irakasle bakoitzari ere bere erabiltzailea eta pasahitza emango zaizkio EINIKAn bere ikasleen edukietara (ikasgaiak, notak, hutsegiteak, mezuak, ...) edo  beste informazioetara (baliabideak, dokumentuak,...) sartzeko.
  • Informazioa sartu ondoren (notak, hutsegiteak,...) ezin da ahaztu ondo gorde behar dela beharreko ikonoetan joz.

 

Erabiltzailearen gidaliburuak

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945263745 | Telefonoa: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net