EU | ES
Gobierno Vasco

2011-12 Ikasle berlindarrak Ekialdean

Ikasle berlindarrak gure artean bederatzi egunez. 2011

Iragan urtean Ekialdeako ikasleok Alemaniara joan ginen eta irailean, era be­rean, gure alemaniar lagunen bisita izan genuen. Bederatzi egunez izan genituen gure lu­rraldeetan, baina hala ere, ziztu bizian pasa ziren hauek.

Egun horietan hamaika ekintza ezberdin egin genituen, non Donostia bisitatu genuen, Gatzagara joan ginen, Bilbo goitik behera arakatu, eta nola ez gure hiri ederra ezagutzeko aukera paregabe izan zuten. Laburbilduz giro bikaina eta elkartruke ahaztezina sortu ge­nuen guztion artean.

Baina gauza guztiei bezala bere amaiera heldu zitzaion bizipen bikainari. Eta tamalez, azken gauean, giro bikaina egon zen jai batekin eman behar izan genion amaie­ra elkartrukeari. Hurrengo goi­zean negar, besarkada eta inoiz ahaztuko ez diren irribarreen artean, gero arte bat esan behar izan baikenien gure lagunei, izan ere guztiok espero dugu noizbait bizitako momentuak berriro errepikatzea.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net