EU | ES
Gobierno Vasco

2011-12 Sobron

Lisenia dut izena. Aurten DBHko lehen mailara pasa naiz eta, normala denez, Ekialdea institutuan ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkartu gara. Niri nahiko zorte ona tokatu zait, pasa den ikasturteko lagun asko bai­taude nire ikasgelan.

Baina hori ez da kontatu nahi dizuedana, baizik eta irailaren amaieran irakasleek Sobronerako irteera bat prestatu zigu­tela elkar ezagutzeko eta, baliteke, lagun berriak egiteko ere. Taldeak binaka joan ginen bertara eta guri, 1A eta 1B klaseetako ikasleoi, elkarrekin joatea tokatu zitzaigun.

Gure helmugara iritsi ginenean, autobusetik jaitsi eta bi ekintza zeuden egiteko: piragua eta abentura-parkea. 1A taldeko­oi lehenengo abentura-parkea tokatu zitzaigun eta ondoren piragua; besteei kontrakoa. Abentura-parkean ibili baino lehen, arduradunek arau batzuk azaldu zizkiguten.

Jarraian, leku guztietatik ibili ahal izan ginen. Ordubete beranduago piraguetara igo ginen. Jolas desberdin asko egin genituen. Nire gustukoenak lasterketa (Maite eta biok azkenetarikoak geratu ginen arren) eta piraguetatik botatzea izan ziren. Berez ez zen piraguetatik bota behar, oreka mantendu baizik; baina denok, antzerki pixka bat eginez, geure burua botatzen genuen uretara.

Irteera amaitzeko, zelai batean bokatak jan genituen eta han jolasean eta solasean eman genion bukaera arratsaldeari.


Lisenia Grajales, DBH 1A

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net