EU | ES
Gobierno Vasco

2010-11 Ekonomia Olinpiadak

Ekialdeko 2. Batxilergoko ikasle diren Yago Mateo eta Arrate Agirre  izan dira irabazle Euskal Herriko III. Ekonomia Olinpiadetan.

Gainera, ikastetxeen artean EKIALDEA BHIk lehenengo postua ere eskuratu du.

 

Aurten ere 2. Batxilergoko Ekonomia eta Enpresa Antolakuntzako zortzi ikaslek, apirilaren 15ean, EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak (Sarrikok) antolaturiko Euskal Herriko III. Ekonomia Olinpiadan parte hartu zuten Bilbon.

Bertan, bi ordu eta erdiko proba bat egin zuten Ekonomia eta Enpresa Antolakuntza gaiarekin zerikusia zuten 5 galderei erantzunez eta ikastetxeko 2 ikasle izan dira lehen eta bigarren postuak lortu dituztenak, Yago Mateo eta Arrate Agirre hurrenez hurren. Gainera ikastetxeen sailkapenean, EKIALDEA BHI lehenengo postuan gelditu da.

Sari ederrak jaso dituzte bi ikasle hauek: ordenagailu eramangarria; EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen edozein titulazio eginez gero, lehengo urteko matrikula tasak doan; eta gainera, Espainiako olinpiadetan parte hartzeko gonbitea.

Zorte Handia opa diegu Yagori eta Arrateri, ekainaren 30tik uztailaren 2ra Castellonen ospatuko den  Espainiako Ekonomiako Olinpiadetan, eta

Zorionak eta Eskerrik asko Olinpiadetan parte hartu zuten Arrate Agirre, Unai Astorga, Lierni Balantzategi, Nagore Garcia,  Zuriñe Martinez, Yago Mateo, Nicolas Orlando eta Jon Palomori.

EKONOMIA DEPARTAMENTUA

Aurreko ikasturtean ere Ekialdea II. Ekonomia Olinpiadetara aurkeztu zen eta hirugarren saria eskuratu zuen. Hemen ikus daiteke informazio gehiago.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net