EU | ES
Gobierno Vasco

2010-11 Gasteiztxo programa

Gasteizko Udaletxeak azken urte hauetan programa hau eskaintzen die 3.DBHko ikasleei telebistako saio informatibo bat egiten ikasteko, eta Ekialdeako ikasleak urtero joan ohi dira.

Aurten ere 3.DBHko ikasle guztiak joan dira egitera, eta hona hemen 3.Ako ikasle batzuek eginiko balorazioa:

 

Argiak, kamerak…prest!

Urtarrilaren 24an Ekialde Institutuko 3.Ako ikasleak albistegi bat filmatzen aritu ginen.

Horretarako, goizeko 8:45ean, egun guztietan bezala, eskolan elkartu ginen. Jarraian EITB-ko eraikuntzara zuzendu ginen eta hango arduradunek teknikarien gela eta platoa erakutsi ziguten, aurreko egun batean, gure klasera etorri zirenean, azaldu zigutena gogoraraziz. Albistegiak nola prestatzen dituzten, zerbaitetan erratzen bazara zer egin behar duzun, nolako arropa eraman behar zuten aurkezleek, etab. Ikasi genuen.

Ondoren, taldetan banatu eta kalean inkesta batzuk egin genituen; jende askok ez zekien euskara, ez zeukan denborarik, edo ez zuen erantzun nahi, eta horren ondorioz ez genuen inkesta askorik lortu. Jasotako informazioa gorde eta talde bakoitza Gasteizko leku desberdin batera (Once-ra, Eusko Ikaskuntzara, Tuvisara…) joan ginen filmatzera.

Informazio guztia izanik, Monte Hermoso egoitzara abiatu ginen.

Han, bakoitzak zeukan zereginaren arabera banatu ginen:

zuzendariak eta zuzendari ordeak gidoia prestatzen egon ginen, erredaktoreak hautatutako informazioa eta teknikariak bideoak eta grabazioa.

Denok prest egon ginenean, albistegia grabatzeari ekin genion. Oso ondo geratu zitzaigun denek parte hartu genuelako.

Zer esanik ez, errepikatzeko esperientzia.

Laura Aguirre eta Irene  Mateos    3.A

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

Argazkian 3.B taldeko ikasleak agertzen dira.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net