EU | ES
Gobierno Vasco

2010-11 Donostia International Physics Center

Passion for Knowledge


Aurten Donostia International Physics Centerren (DIPCren) hamargarren urteurrena izan da eta ospatzeko Passion for Knowledge egin zen irailaren 27tik urriaren 1a arte Donostian. Passion for Knowledgek ezagutzarekiko grina esan nahi du eta hori da ,hain zuzen ere, proiektuak izan zuen helburua: ezagutzarekiko grina gaur egungo eta biharko gizartean piztea.

Zientzialari ospetsuak egon ziren eta horrek haien arteko iritziak trukatzeko balio izan zuen, hasteko. Horrez gain, jendearen partaidetza goraipatzekoa izan da. Izan ere, espero zen baino ikasle, irakasle eta publiko gehiago izan ziren Passion for Knowledgeko ekitaldietan. Gainera, azken hauen interesa eta berotasuna nabaria izan zen.

         Goizeko 10etan heldu ginen Donostiara Garazi, Jon, Marga eta ni. Segituan, urbanoa hartu genuen hiriko zientzia museora joateko.  Hortxe geundenean, zerbait itxaron ondoren, kongresuko materiala banatu ziguten poltsa indibidualetan. Hauetan kamiseta promozionala, aurikularrak eta koadernotxo bat aurkitu genituen.

Kongresua 11etan hasi zen, eta hiru zientzialari aurkeztu ziren. Horietariko bik, Nobel saria irabazitakoak ziren, Roald Hoffman eta Franc Wilczek, alegia. Hirugarren doktorea Juan Ignacio Cirac espainiarra zen. Aretoan sartu eta Donostia Physics Centerren zuzendariaren hitz batzuekin batera zientzialariei galderak egiten hasi ginen. Hauek gai askotarikoak izan ziren, eta dezente interesgarriak. Horrenbestez, doktoreek primeran azaldu zituzten, duda bakoitzari bere erantzun egokia emanez. Hamaiketakoa jateko tarte bat izan ondoren, bilera jarraitu genuen, galdera batzuekin. Behin amaituta, goizeko esperientziarik hoberena izan genuen: Nobel sarituekin aurrez aurre hitz egiteko aukera. Roald eta Franc doktoreek koadernoak sinatu zizkiguten, eta haiekin berban (ingelesez noski ) egin genuen Garazik Jonek eta nik.

         Goiza berebiziko esperientzia izan zen. Laurok primeran atera ginen Donostiatik, eta inoiz ez ahazteko eguna izan zen. Honetaz aparte, esan beharra daukagu kongresu honek zientzia egiteko grina nolabait berpiztu zuela gugan.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net