EU | ES
Gobierno Vasco

2010-11 Zuaza

Asteazkena zen, irailak 15, eta ni oso urduri esnatu nintzen goizean. Hain urduri ezen etxetik ateratzerakoan ia lozakua ahaztu nuen! Korrika igo nintzen zakuaren bila eta justu-justu iritsi nintzen eskolara.

Eskolako patioan zain izan ginen autobusetara igotzeko agindua jaso arte. Ordua iritsi zenean, hiru autobusetan DBHko lehen maila osoa abiatu zen Zuhatzarantz. Hango aparkalekura iritsitakoan han ikusi genuen itsasontzia gure zain. Hiru joan-etorri behar izan zituen denok bestalderaino eramateko.

Zuhatzara iritsi ginen eta han klaseak banatu eta gure kanpamenturantz eraman gintuzten. Nire kanpamentuan 1F eta 1E klaseak geunden eta lau monitore oso jator. Eider, Andoni, Ainara eta Naiara ziren monitoreak.

Egunean bi ur-ekintza egiten genituen eta beste bi ekintza. Ur-ekintzak egiteko bakarrik lehenengo egunean egin zuen eguraldi ona, baina besteetan, nahiz eta eguraldi okerragoan egin, berdin-berdin egin genituen.

Han maisuak oso gutxi ikusten genituen, eguerdian gehienbat, beste ordu guztietan monitoreekin geundelako.

Nik oso ondo pasatu nuen batez ere gaubeletan kuxkuxero kaxarekin eta windsurfa egiten lehenengo egunean. Baina ez zitzaidana gustatu izan zen leihoak barrutik irekitzea, mutilek zabaldu eta aldatzen ari ginenean begiratzen zigutelako.

Bukatzeko, esan nahi dut oso gustura egon nintzela eta berriz joatea gustatuko litzaidakeela.

Ihana Iriondo  DBH 1.F

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net