EU | ES
Gobierno Vasco

2009-10 Egun bat surfean

Egun ederra izan zen urriaren 2a, ostirala, Sopelara surf egitera joan ginelako. Batzuentzat lehenengo aldia izan zen, nahiz eta beste batzuk lehenagotik ibilita zeuden. Goizean goiz Gasteiztik autobusean abiatu ginen Bizkaiko hondartza horretara. Eguraldi lainotua izan genuen, baina orduek aurrera egin ahala eguzki izpi batzuk ikusteko aukera izan genuen.

Hondartzara iritsi bezain laster begiraleekin topatu ginen, arau batzuk irakatsi zizkiguten eta uretan sartzeko aproposa den arropa eman ziguten. Jarraian, beroketa ariketekin hasi ginen, gero taulak hartuta, uretara abiatu ginen.

Esan behar da nahiko zorte ona eduki genuela itsasoaren egoerarekin, nahiko lasai baitzegoen. Berez, surfa egiteko olatu handiak aproposagoak dira, baina batzuentzat lehenengo aldia zenez, ikasteko errazago egin zitzaigun modu honetan.

Bizpahiru orduz bertan egon ondoren Gasteizera bueltan etortzeko ordua iritsi zitzaigun. Egun borobila izan zen, desberdina, praktikoa eta errutina apurtzeko oso egokia. Oso gustura ibili ginen denok, oso giro onean. Horrelako beste irteera bat izateko irrikan gaude, behin praktika pixka bat hartuta, jarraitzea gustatuko litzaiguke eta.

MARTA AGIRRE ERASO 2.A
MIREN LOPEZ IBAÑEZ 2.B

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net