EU | ES
Gobierno Vasco

2008-09 Korrika 16

Korrika 16: ongi etorri

euskaraz bizi nahi dugun Ekialdea BHIra!

Oraingoan ere, eta honekin sei aldiz, Ekialdeak bat egin du Korrikarekin 2474.kilometroaren lekukoa gure eskutik pasatuz.

Hitzordua Las Trianas zubian izan zen apirilaren 5ean, goizeko 11:20an, eta ez genuen huts egin, ez gurasook, ez irakasleok ez ikasleok. Hor izan ginen batzen gaituen zerbaiten aitzakiaz: euskararen alde. Baina une horretara heldu aurretik egindako lana ez zen txikia: AEKkoekin harremanetan jarri, kilometroa lortu, eta bera ordaintzeko dirua bildu.

Ohi legez, gurasoen aldetik dena erraza izan zen, beraiek prest baitzeuden diru guztia jartzeko. Baina erreza denari, batzuetan ez diogu merezi duena aitortzen eta ikastetxean boletoak saltzeari ekin genion bai dirua biltzeko bai erabakitzeko lekukoa zeinek eramango zuen geure izenean. Ez zen lan gozoa izan. Hainbaten atsedenaldiak horretarako eskainiak izan arren, etekin gutxi lortu izan genuen: jendea aldamenetik pasatu eta ez ikusiarena egiten zuen. Zerk egin du huts? Marketing-teknikak akaso? Guztion inplikazioa lortzen ez dugu asmatu? Edo euskara “berezkoa” dugunez, beste batzuek egin behar dute bere alde? Hausnarketa merezi duelakoan gaude.

Bitartean, eta Korrika 17 baten beharra izango dugula suposatuz, astin dezagun mingaina eta mintza gaitezen geure hizkuntzan, baita irakaslea aurrean ez dugunean ere!

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net