EU | ES
Gobierno Vasco

2008-09 Asier Serrano

ASIER SERRANOREKIN HIZKETAn batxilergoaN

Gitarra eskuan azaldu zaigu. Gitarra eskuan, Ekialdeko atmosferaren konposizioari ukitu batzuk eman nahian, karbono dioxidozko molekula hutsak musika zein hitzekin bete ditu Asier Serranok. Ikasle garaian klaseak poemak idazten ematen zituen gazte honek bere literaturarekiko harremanaren gorabeherak kontatu dizkigu batxilergoko ikasleoi, poesiaren bidezko komunikazioan gusturago aritzen bada ere; bertsoak baitira idazle euskaldun honen kodea, komunikabidea, metaforaz jositako alfabetoaren menpe bizirauten duen hizkuntza.

Lubaki bandan egona, sentimenduak adierazteko tresnatzat du Asierrek poesia. Dena dela, gizarteko pertsonaia marjinatuengan arreta berezia jartzen du poemak idazterako orduan, poesia kritika soziala egiteko erabiltzen baitu maiz. Berak idatziak dira, halaber, tabernetan eta plazetan eta kaleko edozein zirrikitutan abestu ohi ditugun kantu ugariren letrak, baita zenbait melodia ere. Hala, bada, hainbat disko eta poema liburu kaleratu ditu jada.

Beste idazle askok lez, Asier Serranok ere lotsatitzat du bere burua. “Eszenatoki batera igotzean ez dut zirrara berezirik sentitzen”, erantzuten dio eszenatokian zer sentitzen duen galdetu dion ikasle bati, “zeharo lotsatzen naiz eta”. Baina gitarraren kordak astintzean lotsa, urduritasuna eta kezka guztiak alde batera uzten, ahazten ditu (notek kartzelatzen dituztelako, agian. Agian horregatik dauzkate solen ikurrek horren tripa handiak, Asier Serranoren lotsaz elikatuak direlako… Agian.). Eta, urduritasun horren truke, kanta pare bat eskaini dizkigu poetak. Poetak… eta haren gitarrak.

Blanca García.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net