EU | ES
Gobierno Vasco

2008-09 Artium zure neurrira

Otsailean Ekialdea institutuko 4. DBH-ko plastikako ikasleek Artiumek antolatutako ekintza baten parte hartu zuten. 4.A-C, 4.DK eta 4F-koak izan ziren Andreak irakaslearen proposamena jasotzen. Ikasle horietako batek azaldu du zertan zetzan ekintza eta zer iruditu zaion:

Artiumeko hezitzaileak, Andreak, gauza asko erakutsi dizkigu, gutxienez niri. Etorri zen lehen egunean gure kide bat marrazteko eskatu zigun, denok edo gehienok berdina egin genuen, hau da, orrialdearen erdian aurpegi bat edo aurrez aurre zegoen  gorputz bat marraztu genituen. Ondoren, marrazkiak begiratzeko eskatu zigun eta konturatu ginen denek marrazkiak egiteko eskema berbera erabiltzen dugula eta beste ikuspuntu ezberdinetatik ere marraztu daitezkeela gauzak. Gero, diapositiba batzuen bitartez kolorea, pintzelada eta nork egindakoak ziren aztertu genuen.

Hurrengo saioa, nire gustukoena, Artium museoan izan zen, lehenengo denak bildu ginen eta esplikatu zigun egun horretako plana. Ikusi genuen lehen artelana eskultura bat izan zen, skater bat zen, hiru morroien gainean patinatzen. Eskulturaren zergatiari erantzuna bilatzen  eta artistak gizarte taldeen bereizketari  kritika egiten  diolaren konklusiora iritsi ginen. Ondoren, beste artelan bat ikusi genuen, oraingo honetan “performance” bat, emakume bat zen Moisesen eskultura suntsitzen, hau, emakume eta gizonen berdintasuna reibindikatzeko egiten zuen. Geroago, gizon baten itsura zuen eskultura batengana hurbiltzea eskatu  zigun, eta hau kopiatzea ere. Gero, beste baten marrazkia banatu zigun eta emandakoa koloreztatu genuen. Gustukoen genuen atala lauki batean sartu eta ondoren kartulina handi kopiatu genuen, baino soilik lauki barrukoa.


Hurrengo egunean, klasean, egindako marrazkiak aztertu genituen, antolamendua, kolorea, eta azkenik pintzelada eta konparatu genituen marrazkikoak eta kartulinakoak, horrela, bakoitzak egindakoa objetiboki baloratzen ikasi genuen.

Rocío Laura.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net