EU | ES
Gobierno Vasco

2008-09 Gabonetako Jaialdia

Nikaraguako Tipitapa herriko eskolaren alde

Abenduaren 15ean eginiko jaialdia dela eta, iritziak eskatu dizkiegu 4.Dko ikasleei. Hona hemen laburpen bat:

“Aurtengo jaialdia besteak baino hobea izan da, aktuazio gehiago egon dira: koru berria entzun dugu, dantza egiten duten ikasleak,... Hala ere, errore batzuk egon dira jaialdian zehar”

“... Aurten oso ikusgarria izan da eta entretenigarria, kartel era Christmen lehiaketetako irabazleei ere sariak banatu zizkien.”“ ...Ideia oso ona da dirua lortzen delako. Halere, leku handiago batean egin beharko litzateke jendeak sarrerarik gabe ez geratzeko.”

“Break-dance dantzak aurtengo gauzarik arrakastatsuena izan da, inprobisatua, modernoa. Koroa eta orkestra oso ondo egon dira, koroa benetan arrakastatsua.”

“Gu ezin izan gara joan, sarrerarik ez zegoelako. Pasa den urtean egon ginen eta, esan digutenez, iazkoa baino politagoa izan da. Espero dugu datorren urtean leku handiago batera aldatzea, ikusteko aukera izateko.”

“DVD bat egitea eta saltzea proposatzen dugu, horrela diru gehiago lortuko genuke”

“Ikasle askok parte hartu dute, iaz baino gehiago: betiko orkestra, olerkiak eta dantzak, korua, break-dance, hip-hop eta antzerkia gehituta.”

“....originalagoa izan da eta antzezpenak prestatuagoak egon dira... Jende asko kanpoan geratu da.”

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

“Ekialdeak egiten duen jaialdia, sei urtez daramana, oso garrantzitsua bihurtu da dirua lortzeko.”

“Mota honetako proiektuak onuragarriak dira Instituturako eta Nikaraguako ume eta familientzako... Guk jaialdi hau urtero ospatzera gonbidatzen zaituztegu.”

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net