EU | ES
Gobierno Vasco

2008-09 Eskalada

Aurten eskalatzen ibili gara Hegoalden lau astez. Hasieran zortzi bikoitza eta gri-gria erabiltzen ikasi genuen monitoreekin. Klasea hasi baino lehen, berotu eta joko batzuk egiten genituen. Binaka jarri eta paretak igotzen hasten ginen, bakoitzak ahal zuen mailan. Egun batean rapel egiten irakatsi ziguten eta gero paretetan eta kristaletatik ibili ginen rapelatzen.

Oso esperientzia polita izan da. Benetan egin dugun ikastarorik hoberenetako, errepikatzeko prest gaude guztiok. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza hau antolatu duten guztiei.

MILA ESKER

2. mailako ikasleak (Karla, Naia eta Miren)

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net