EU | ES
Gobierno Vasco

2008-09 Zuaza

       Irailaren 17an, Ekialdeko lehenengo mailako ikasle guztiok Zuhatza irlara joan ginen hiru egun igarotzera.

       Ailegatzean gela bakoitza bere kanpamendura joan zen eta han etxoletan banatu ginen. Arratsaldean ur ekintzak egin genituen, batzuek piragua, beste batzuek pontoia,... eta gauean jolas batzuk egin genituen.

       Bigarren egunean, logurak jota geunden lo asko egin ez genuelako. Arratsaldean, banaka batzuk frontoira joan ginen eta beste batzuk ur-ekintzak egitera. Gauean, afaldu ondoren, irakasleek ziria sartu ziguten festa bat egingo ez zigutela esanez, baina azkenean festa izugarria egin genuen.

       Azken egunean, pena handia eman zigun Gasteizera bueltatzeak. Oso ondo pasa genuen eta espero dugu bueltatzea.

MAITANE         YANIRE           OIHANE          AITANA

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net