EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Madrilerako bidaia

Apirilaren 10 ,11 eta 12 egunetan Madrilera joan ginen artearen irakaslearekin, Miguelekin.

Ostegunean arratsaldez trena hartu genuen eta Dulcinea ostalera heldu ginen. Pizzeria batean afaldu genuen eta gero guk, ikasleok bakarrik, Madrileko gaua ezagutzera joan ginen.

Ostiraleko 10etan ostaleko atarian geratu ginen Reina Sofia Museoa ikusteko prest.

Museora sartu baino lehen, Miguelek eskultura batzuk azaldu zizkigun. Gero Museoan sartu ginen eta artelan izugarriak ikusi genituen; niri gehien gustatu zitzaidana “Gernika” izan zen, oso haundia zen, txikiagoa zela pentsatzen nuen eta Miguelek, gure gida partikularrak, beharrezkoak ziren azalpenak eman zizkigun. Bi edo hiru ordu egon giñen barnean eta margolanak aparte beste artelan batzuk ere bazeuden, adibidez, bazegoen gela bat zuria eta erdian, plataforma batean, kolore desberdinetako kristal batzuekin eta bueltaka koloreak paretan proiektatzeko. Beste artelan partikularra zen, lerro zuzen batean lauki batzuk ipinita eta kolore desberdinekin ikusterakoan bazirudien txixpak ateratzen zirela.

Gero bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean “Caixa Forum” zentroa ikustera abiatu ginen, hortxe, zorionez, sofa eroso batzuk topatu genituen, deskantsatu ostean “Uffitzzi Museo”ko artelan batzuk ikustera joan ginen.

Arratsalde erdian berriro ostalera eta gero denbora libre izan genuen hurrengo egunerarte, beraz, gau osoa guretzat.

Azken egunean Prado Museora joan ginen eta han artelan ospetsu eta ederrak ikusi genituen, adibidez, El Boscoren Gozamenen Lorategiko triptikoa, Rafaelen El Cardenal erretratua, Tintoretoren “Apostuloen oin garbiketa”, Velazquezen Meninak, eta abar...

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

Gero, oso nekatuta, ostalera bueltatu maleten bila eta metroa hartuta tren geltokira joan ginen “Alvia” trena berria hartu eta Gasteizera iritsi ginen.

Esan behar dut bidaia ezin hobea izan dela, oso ondo pasatu dugu  eta, gainera gauza asko ikasi ditugu.

Ainhoa Herce (Batx. 2.B)

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net