EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Biologia Irteera

Martxoaren 12an Biologiako lehenengo mailako ikasleak Bilboko VitaAidelos  laborategira joan ginen, bertan praktika batzuk egitera. Laborategi horietan Bioteknologia arloan aritzen dira, eta hain zuzen ere, zientzia horri buruzko aplikazioak ezagutzeko aukera izan genuen.

Bioteknologiak gizarte eta ingurugiroaren hobekuntzarako ingeniaritza genetikoa erabiltzen du. Ingeniaritza mota honek organismoen aldaketa ahalbidetzen du, geneak aldatuz edo gehituz. Prozesu honen bidez aurrerapenak egin dira elikagaien industrian, medikuntzan eta kriminologian.

Aipatutako guztia konprobatzeko gai izan ginen hainbat praktiken bidez, hala nola, zehaztu genuen ama-seme batzuen erlazioa, ADNa behatuz. Elikagaien arloan, mamiaren hartzidura prozesua jorratu genuen eta elikagai transgenikoak landu genituen. Bukatzeko, mikroskopioa erabiliz, zelula prokariotikoen behaketa egin genuen.

Oso esperientzia interesgarria izan zen, biologiaren beste aplikazio bat ezagutzeko aukera bikaina izan zelako. Halaber, konturatu ginen oso zientzia erabilgarria eta gure etorkizunerako beste irtenbide bat zela.

ANA ARCE SOTO
IRAIA NORIEGA BERASATEGI
1.C Batxilergoa
2008-03-12

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net