EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Energia Berriztagarriak

Energia berriztagarrien lantegia

Egunero etortzen zaigu belarrira ingurumenari egiten diogun kaltearen arazoa, kutsadura, alegia. Izan ere, gaur egungo arazo larrienetarikoa da.

4. DBH-ko ikasleok energia berriztagarriei buruzko irteera bat egin genuen Olarizuko Dehesa Etxera.

Lehenik eta behin, sarrera moduan, galdeketa bat bete genuen, gure kontsumoa zein den jakiteko, eta benetan kasu askotan altuegia da. Gero, energia moten sailkapena ikusi genuen, zertan bereizten diren eta zein neurritan erabiltzen ditugun. Zoritxarrez gehien kutsatzen dutenak eta agortzen direnak dira gehien erabiltzen ditugunak. Joko interesgarri bat egin genuen zeinean bitxikeri asko ikasi genituen; badakizu egun batean mundu osoan kontsumitzen diren petrolioko kupelak lerrokatuko bagenitu lerro horrek zenbat neurtuko luke?

 

Sinestezina bada ere, Lurrari Ekuadorretik bira bat emango lioke. Harrigarria benetan! Tailer batean, proiektu bat egin genuen eguzki energiaz funtzionatzen duena. Azkenik, energia aurrezteko hainbat arauen zerrenda eman ziguten errazak betetzeko eta oso lagungarriak ingurumenerako:

1.- Aprobetxatu egun argia. Itzali erabiliko ez dituzun argiak.

2.- Erabili ura arduraz: dutxatu bainatu beharrean, kanila itxi hortzak garbitzean ...

3.- Berrerabili produktuak, murriztu zaborra eta birziklatu.

4.- Jarri lehentasunak garraioetan: oinez joanez gero, gustura izango dituzu ingurumena, poltsikoa eta osasuna!

Energia motak:

    1. Energia Berriztagarriak (agortezinak eta kutsadura txikikoak).
      • Eguzki energia: eguzkitik
      • Hidraulikoa: uretik
      • Eolikoa: haizetik
      • Biomasa: hondakinak eta azukreak
      • Geotermikoa: lurraren beroa
    2. Energia Berriztaezinak (agortzen dira eta asko kutsatzen dute).
      • Petrolioa
      • Gas naturala
      • Ikatza

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net