EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Biokonposta

Gaur, urtarrilak 29, goizeko 9:10ean Jundiz-eko poligonora joan gara Biokonpost instalazioetara.

Hemen Gasteizko hondakin guztiak daude eta hemen hondakin solidoen tratamendurako kudeaketa egiten dute. Hondakinekin energia eta konposta lortzen dute, zaborraren ehuneko 30 plastikozko poltsak dira eta, esan digute, hori dela instalazioetan erabiltzen ez den gauza bakarra.

Instalazioetan zehar hodi handi batzuk dituzte aire guztia xurgatuz eta usain txarra hartuz. Usain txar hori kanpora eramaten dute eta tratatu egiten dute, azkenean ez dago usain txarrik.

Zaborra kamioietan ekartzen dute eta gela handi batean botatzen dute. Gela honetan zaborra sailkatzen da (tamaina, konposizioaren arabera).

Ondoren hainbat makinetatik pasatzen dituzte eta sailkatu tamainen arabera. Azkenean energia eta konposta lortzeko.

Jan García DBH 4. B

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net