EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Zientziaren astea

         Azaroak 9an 4. mailako biologia eta geologia ikasleak, zientziaren astea zela eta, UPV-EHU eta Miñanoko Parke Teknologikoak Fueros plazan antolatutako erakusketa bat ikustera joan ginen. Bertara ailegatzean eta taldeka banandu ondoren, erakustoki ezberdinak ikustera abiatu ginen. Erakustokien gaia mota askotarikoa zen: sateliteen bidezko segurtasun mota berriak, kimikaren bidez substantzia ezberdinen osagaiak aztertzea, Araban egindako indusketen berri eman, eta bertan aztarnak aztertzeko egindako prozesuak, elikagaien zentzuen bidezko azterketa egitea, gure inguruko basoetan aurkitzen diren animalien aztarnen hausnarketa egitea, hiru dimentsioetako filmak egiten zituen enpresa baten esposizioa ...

         Irteera interesgarria izan zen, hala ere, diferentzia handia zegoen erakustokien artean, batzuk oso interesgarriak zirelako eta beste batzuk, aspergarriegiak.

Sara Blanco DBH 4. A

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net