EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Arantzazu

Arantzazu: bakearen aldeko jardunaldiak

            Urriaren 23an DBHko aurreneko mailako hiru talde Arantzazura joan ginen eta primeran pasatu genuen. Bidaia aspergarri samarra egin zen.

            Gero, ailegatzearekin batera antzerki bat ikusi genuen bullying -ari buruz, polita izan zen gauza asko ikasi genituelako. Batzuk parte hartu ere egin genuen antzerkian.

            Ondoren, hamaiketakoa jan eta atsedenaldia. Jarraian, bi talde egin zituzten eta taldeka bullying -a zer zen azaldu ziguten. Oso ongi egon zen. Azkenik autobusa hartu eta institutura itzuli ginen.

Alazne Crespo DBH 1. maila


 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net