EU | ES
Gobierno Vasco

2007-08 Zuaza

Aurten ere lehen mailako ikasleak Zuaza irlara joan dira. Ikasle batek kontatu digu han eginikoa.

Goizeko bederatziak ziren. Guztiok lo geunden autobusa itxaroten. Ez zuen bero handirik egiten iraila izateko. Autobusa ailegatu eta guztiok azkar-azkar igo ginen. Guztiok urduri geunden abiatzeko momentua noiz ailegatuko zen  zain.

Itsasontzi bat zegoen itxaroten trankil-trankil. Zuhatzako irlaren lurra ukitzean gure kanpamendura abiatu ginen, han bi monitore itxaroten zeuden, Txingu eta Maitane. Haiek irlako bazterrak erakutsi ondoren, bueltatxo bat ematera abiatu ginen bazkaltzeko ordua iritsi arte.

Lehenengo eguna

Janaria ez zen oso egokia izan gure lehen egunerako irlan. Denbora librea pasatu eta gero frontoira abiatu ginen beisbolera jolastera. Denbora pasa eta askaltzeko ordua ailegatu zen. Saltxitxoi bokata tokatu zen eta goxo-goxoa zegoen. Jolas batzuk egin eta afaltzera joan ginen. Gaupasa polit bat egin eta gero lo egiteko ordua ailegatu zen.

Bigarren eguna

Entzuten ez zen bozina batek esnatu gintuen. Gosaltzera joan ginen eta gero piraguismo egitera. Egun hau besteak baino azkarrago pasatu zen. Bazkaldu eta gero denbora librea ailegatu zen. Pontoara joan ginen arratsaldean eta afaldu eta gero gaubela. Egun horretako gaubela pixkat aspergarria izan zen. Gero berriro lo egitera.

Hirugarren eguna

Esnatu bezain pronto jendea maleta prestatzen hasi zen. Gosaldu eta azken ur ekintza egin genuen irla horretan. Arratsaldea ailegatu eta irla polit honi agur esan behar izan genion. Agur.

Mikel U.

Argazkirik ikusten ez baduzu, hemen klikatu.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net