EU | ES
Gobierno Vasco

2006-07 Artium zure neurrira

Apirilean Ekialdea institutuko 4. DBH-ko plastikako ikasleek Artiumek antolatutako ekintza baten parte hartu zuten. 4.A eta 4.C-koak izan ziren Ana Lezeta irakaslearen proposamena jasotzen. Ikasle horietako batek azaldu du zertan zetzan ekintza eta zer iruditu zaion:

Nik artea gustuko dut gehien. Artiumeko “txango” honetara joatea aukera bikaina izan da zera ikusteko eta apreziatzeko. Horrelako irteerak egitea kulturizatzen gaitu arlo espezifiko batean, askotan interesgarria. Gorputzarekin tratatzea oso tema berezia eta espeziala iruditzen zait. Eta gainera interesgarria.

Lehenengo egunean egindako debateetan, ikusi ditugu guztiok pentsamendu eta ikuspuntu ezberdinak ditugula. Argazkiak eta koadroak kritikatzerakoan, ez ditugu bi gauza berdin entzun, baizik eta guztiz ezberdinak.

Hurrengo egunean, Artiumera joan ginen. Horra ailegatzerakoan momentuan zegoen erakusketa baten zati bat ikusi genuen. Nola ez, gorputza eta pertsonarekin erlazionatuta. Komentatu genituen eskultura, bideo, beno obra teak. Erakusketarekin bukatzerakoan, gora igo ginen marraztera. Baina ez genuen marraztu edozein gauza (beno, batzuk bai). Bi marrazki egin genituen. Bata nola janzten gaituen gaur egungo gizarteak, eta bestea, nola gustatuko litzaiguke janztea. Batzuk zortea daukagu eta nahi dugun bezala goaz, baina jendea ezberdin edo mesprezuz begiratuko digute. Bian hori beste kontu bat da. Marrazkietan, oso gauza ezberdinak ikusten genituen. Batzuk, emakumeak nahi zuten izan (gizonak izanda) eta alderantziz. Oso estilo ezberdinak, eta marrazki batzuk bitxi bitxiak. Guztia errotulagailuz margotuta folioetan.

Azkeneko egunean, pasaden egunean egindako marrazki batzuk ikusi genituen. Komentatu genuen nolako espresioak, keinuak, eta arropa mota nolakoa zen. Bukatzerakoan honekin gelako kideek,  hitz zerrenda bat egin  genuen, gure pertsonalitatea edo pertsona errepresentatzen edo sentitzen garenarekin.  Gero asmatu behar genuen nor zen hitzak irakurri eta gero.Guztiok asmatu genituen gauza asko oso finkoak ziren eta.

Horrelako irteera gehiago egin beharko genituen. Interesgarriak izateaz gain gauzak beste ikuspuntu batez ikusteak lagundu zuen.

Raquel Arnaiz Porras 4.C

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net