EU | ES
Gobierno Vasco

2006-07 BEC

4. MAILAKOAK BARAKALDOKO BEC-EN

Azaroan BEC-era irteera bat egin genuen 4. mailako ikasle guztiok. Ekialden autobusa hartu eta Barakaldora abiatu ginen. Hara heldu ginenean, beste ikastoletako ikaskideekin bat egin genuen, leku hura nahiko handia zen arren.

Bakoitza, bere lagunekin, gehien interesatzen zitzaizkion lekuetara joan zen. Ilea apaintzeko txokora, kimikako txokora…Zer egiten zuten ikusteaz aparte, boluntario bezala aurkeztu ahal ginen. Asko izan ziren masajeak jaso edota Ekialdera ile lisu eta aurpegi makilatuz itzuli zirenak.

Irteera hau gure etorkizunarekin lotuta zegoenez gero ikasle askorentzat oso baliagarria izan zen eta besteentzat interesgarria bai behintzat.

Ikasketak albo batera utzita ere, klaseez ahazteko eta lagunen ondoan goiz bikaina pasatzeko aukera ezinhobea izan zen.

Nahia Gasteasoro DBH 4.A

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net