EU | ES
Gobierno Vasco

2006-07 Eltziego

Marqués de Riscal upategia ezagutzen

Pasa den asteazkenean, azaroak 15, Eltziegora joan ginen Marqués de Riscal upategia ikustera eta honen funtzionamendua ezagutzera.

Irteera honetan Gehry arkitekto ospetsuak eraikitako hotel ikusgarria ikusteaz gain, fermentazioaren prozesua eta ardoaren inguruko ezagutzak handitzeko aukera izan genuen.

Lehenik, gaian sartzeko bideo bat ikusi genuen eta ondoren ardo biltegi modernora joan ginen. Bertan mahatsen sailkapena zein irizpideren arabera egiten den, honen ondoren ardoa non metatzen eta gordetzen den, fermentazioak (mahatsen azukrea alkohola bihurtzea) zenbat denbora irauten duen, ardoa zein prozesu eta pausu jasaten dituen kupeletan sartu baino lehen,... aztertzeko aukera izan genuen. Gero, antzinako ardo biltegira joan ginen eta bertan ardo kupel mordoa ikusteaz gain zahartasun handiko ardo botilen bilduma era behatu genuen.

Azkenik, instalazio guztietatik ibili ondoren, eta bertako langileek nola ardoa sailkatu, botiletan sartu, etiketatu,... egiten zuten ikusi ostean txoko moduko batera eraman gintuzten haiek ekoiztutako ardoa dasta genezan. Eta egia esanik, ez zen bat ere txarra!


Itsaso Argote Ibisate (Biologia ikaslea, 2.Dko batxilergoa)

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net