EU | ES
Gobierno Vasco

2006-07 Odol Bankuan

ODOL BANKURA BISITAZ

(Batx. 2.D. Giza Anatomia eta Fisiologia. Irakaslea: Coro Echeandia)

Urriaren 10ean Santiago Ospitalera hurbildu ginen aurreko egunean erizain batzuek azaldutako odola ematearen prozesua ikustera.

Lehenengo, erakutsi ziguten odol emaileak odola eman baino lehen bete behar duen galdetegia eta zer nolako froga azkarra egiten zen ea emaileak hemoglobina kopuru nahikoa zeukan jakiteko.

Ondoren, aparatuak ikusi genituen, bai prozesu normalenetan behar ziren poltsa bereziak, bai aferesiaren bidezko emaitza egiteko.

Goiz horretarako bi aferesiaren bidezko emaitzak programatuta zeuden. Hauen berezitasuna makinak daukan gaitasunean odolaren osagaiak banatzeko eta bakarrik behar direnak momentu horretan hartzea, eta besteak emaileari bueltatzeko datza. Nahiz eta etekina hobeagoa izan emate arruntaren aldean eragozpena da askoz luzeegia dela (40-90 minutu tartean) bestearen aldean (15 minutu). Ezin izan genituen aferesiaren emaitzaren prozesuak ikusi, azkenean emaile bat ezin izan zelako etorri eta bestea ez zelako gaia. Dena den, erizain batek azaldu zigun makinaren funtzionamendua. Emailearen datuak sartu behar ziren, pisua eta altuera, eta makinak kalkulatzen zuen odolaren osagai desberdinen kopurua. Gero, kopuru hori ospitalearen beharrarekin alderatzen zen eta makinak erakusten zuen zenbat plaketa, zenbat plasma eta zenbat hemoglobina aterako zen eta zenbat denbora iraungo zuen prozesuak.

Jarraian, beste aparailu bat erakutsi ziguten pertsona baten odolaren lagin batean zenbat hemoglobina, zenbat plaketa eta zenbat plasma dagoen ikusteko balio zuena, emailea gaia zen ala ez jakiteko.

Azkenik, non kontserbatzen ziren osagai desberdinak ikusi genuen. Plasma, adibidez, -80ºCko tenperaturan gordeta zegoen eta hemoglobina, aldiz, +20ºC baino gehiagoko tenperaturan.

Orokorki, bisita interesgarria izan zen, nahiz eta odol emaitza ezin ikusi. Odol emaitza oso ekintza onuragarria da, denok parte hartu behar genuenekoa, nire ustez.

Loreto Oyarzabal (2.D, batxilergoa)

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net