EU | ES
Gobierno Vasco

2006-07 Zuaza

Zuhatza, egonaldi atsegina

         Irailean DBHko lehenengo mailako ikasleak Zuhatzara joan ginen. Oso ondo pasa genuen uretako ekintzak egiten, adibidez, surfa, windsurfa, pedaloak...

         Kanpamendu batean lau logela zeuden, orduan bi logelatan gela bat sartu ginen eta beste bietan beste klase bat.

         Egun bat Zuhatzan oso polita zen baina batzuetan aspertu ere egiten ginen. Esan dudanez onenak ur ekintzak izan ziren baina gaueko jolasak ere oso ondo egon ziren.

         Janaria ez zegoen gaizki baina hobetu daiteke. Irakasleak eta monitoreak jatorrak ziren baina haserretzen zirenean...

         Azken egunean diskoteka egin genuen hamaikak arte eta hurrengo egunean berriro bueltatu ginen eskolara. Espero dut berriro bueltatzea, ondo eta pozik egon ginelako.

Jon Ruiz de Galarreta, DBH 1
2006ko irailean

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net