EU | ES
Gobierno Vasco

2005-06 Frantzia. Elkartrukeak

EKIALDEA /  SAINTE ANNE DE CARQUEFOU
IKASLEEN TRUKAKETA

A) HAIEK HONA ETORRI (martxoan)

Institutuko 2. eta 3. mailako frantseseko ikasleek, aurten eta hirugarren aldiz, Carquefou-ko Sainte-Anne eskolako gaztelera ikasten duten gazteekin trukaketa batean parte hartu dute. Sei egun igaro dute gure artean eta ekintza ugari egin. Martxoaren 28an denok batera Errioxara joan ginen: Laguardia herrira ezagutu, Heredad Ugarte ardotegia ikusi eta Yuso-ko monastegia bisitatzera. Bisita gidatuak izan zirenez, gauza asko ikasi genuen.

Oso esperientzia interesgarria izan da beste kulturako jendea ezagutu dugulako eta frantsesez mintzatzeko.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

B) GU HARA JOAN (maiatzean)

Maiatzak 19, goizeko 7:30etan 45 ikasle eta 4 irakasle Frantziara abiatu ginen.

Oso bidaia luzea izatean, eguerdian La Rochellen ibili ginen. Arratsaldeko 8etan Carquefou-ra ailegatu eta hor lagunak eta haien familiak gure zain zeuden.

Oso egun politak pasatu genituen, leku zoragarriak ikusiz: Nantes, Le Mont Saint-Michel, Saint Malo, Noirmontier, Futuroscope eta Poitiers.

Orokorrean esperientzia oso interesgarria izan zen, bereziki Frantziako lagunekiko harremanak estuak izateagatik eta guri agurra esateko prestatu zuten jaian Bretainako dantzak eta euskal folklorea oso era hunkigarriak egin zutelako.

À LA PROCHAINE !!

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net