EU | ES
Gobierno Vasco

2005-06 Madril

ARTEAREN HISTORIAKO IKASLEAK MADRILEN

Martxoaren 23an Espainiara abiatu ginen Artearen Historiako ikasleak Miguel Nogales irakaslearekin.

Bidaiaren xedea hiru museo ikustea zen arren, guk parrandarako gogoa besterik ez genuen. Ostegun gauean heldu ginen Madrilera eta afal ostean, tragu batzuk hartzera joan ginen. Ostiralean, goizeko 8etan altxatu eta ez genuen “Reina Sofía” museoa ikusteko gogo txintik ere; baina, gure harridurarako, bertan igaro genituen 2-3 orduak interesgarri zein dibertigarriak izan ziren. Salvador Dalí eta Picasso-ren artelanak ikusi genituen bereziki eta Picassoren Gernikak aho zabalik utzi gintuen. Arratsaldean, Thyssen Museo bisitatu genuen, baina hau ez genuen aurreko eta hurrengo egunekoa bezain gustuko izan; ikusitako koadro gehienek erlijio gaia jarraitzen zutelako. Azkenik, larunbatean, Prado Museo ikusi genuen, munduko pinakotekarik handiena dela diotena. Bertan, orain ikasten ari garen arte errenazentista aurrez aurre ezagutu genuen, beste gauza askoren artean.

Gehien harritu gintuena Velazquezen “Meninak” koadroa izan zen, pertsonaiak guri begira daudela dirudi bene-benetan.

Gogo handirik gabe hasitako txango honetan parranda polita betetzeaz gain, arteaz gozatzen ikasi ere egin dugu.

Edurne Barruetabeña (Batxilergoa 2. maila)

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net