EU | ES
Gobierno Vasco

2005-06 Planetarium

Iruñako Planetariumari bisita

Azaroaren 21an, astelehena, Iruñara joan ginen Biologia-Geologiako ikasleok. Bertan planetariuma ikusteko aukera izan genuen. Nahiz eta bidea luzeegia izan bertan egon ginen denborarako guztiz gomendagarria izan zen esperientzia. Besaulki oso erosoak izateaz gain, emandako azalpenak guztiz argi eta interesgarriak izan ziren. Gainera, hainbat bitxikeria ikusi eta entzun ahal izan genituen. Han ikusitako bideo bat, irakasleak aukeratua, Joan-Etorria unibertsora izan zen. Honen bidez, zalantza asko argitu eta gauza berriak ikasi genituen. Adibidez, zein den unibertsoaren antolamendua, dimentsioak eta baita egitura ere; nondik sartzen den eguzkia, nola ikusten diren lau urtaroak lurretik (ekinozio eta solstizio egunen kontua) eta nola ikusten diren eguzkitik (urtaro bakoitzean lur esferaren zein puntuk jasotzen duen eguzki-energia intentsitate handiagoz). Hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera ere izan genuen, esate baterako, gaur egungo planeten izenak aitzinean greziar jainkoen izenak zituztela: Lurra aitzinean Gea izenarekin zen izendatua, emankortasunaren jainkosa; Artizarra Afrodita izenarekin, edertasunaren jainkosa... Konstelazioen berri ere izan genuen, hauen izenak, formak...

Nire ustez, guztion balorazioa positiboa izan zen eta ahal duten guztiek ikuskizun honetaz gozatzeko aukera aprobetxatu behar dute, ez direlako damutuko.

Itsaso Argote Ibisate
Batx. 1.C

 

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net