EU | ES
Gobierno Vasco

2005-06 Zuaza

ZUAZAKO IRLA -  Lehen mailakoen irteera
2005eko irailean

Irati dut izena eta aurten hasi naiz Ekialdea institutuan. Irailean, urtero bezala, Zuhatzara joan ginen elkar ezagutzeko. Hiru egunetarako joan ginen: 21ean atera eta 23an etxeratu.

Goiz hartan oso urduri nengoen, buruak bueltak ematen zizkidan. Azkenean lasaitzea lortu nuen.

Bederatziak laurden gutxitan lagun batzuekin geratua nintzen Ekialdeara elkarrekin joateko. Bost edo hamar minututan bertan geunden eta klasera sartu behar izan ginen tutoreak arau batzuk azaltzeko.

Bederatzi eta erdietan, autobusa hartu eta bertara abiatu ginen. Autobusean mutilak kantuan aritu ziren, gu, berriz, hitz egiten. Autobusak urtegi ertzean utzi gintuen eta ontzia bertara etorri zen gure bila. Hiru edo lau txandatan  joan behar izan ginen.

Guztiok ailegatu ginenean, monitore batek zerrenda pasatu zuen eta, ondoren, kanpamendu eta txaboletan banatu gintuzten. Motxilak eta gauza guztiak txaboletan utzi eta uhartea ikustera joan ginen.

Egunero uretako ekintzak egin genituen. Lehenengo egunean pedaloa. Honetarako lau pertsona behar ziren: bik hankekin pedalei eragiten zieten eta besteak atzean eserita egoten ziren. Horrela, txandaka. Baina Nerea eta biok bakarrik geunden, orduan, Ainhoarekin hartu genuen pedaloa. Lehenik Nereak eta biok eraman genuen pedaloa eta gero Ainhoarekin txandak egitea erabaki genuen. Azkenean, Ainhoak ez zuen ia ezer egiten mina zuela esaten zuelako, eta hirurok inoiz baino nekatuago bukatu genuen.

Azkenik, egia esatea nahi baduzue, surfa  izan da gehien gustatu zaidan ekintza. Oso ondo egon zen, baina olaturik gabe ezin izan genuen ezer berririk egin.

Azkenean, irakasleek nahi zutena, lagunak egitea alegia, horrela gertatu da, niri hori iruditzen zait behintzat.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net