EU | ES
Gobierno Vasco

2004-05 Belgika-Alemania

BELGIKA ETA ALEMANIARAKO BIDAIA

Aurten ere, apirilean, Frantseseko eta Alemaneko mintegiek bidai bat antolatu dugu batxilergoko ikasleentzat. Sei egunetan oso leku desberdinak bisitatu genituen: Bruselas –hiria eta inguruak, Europako parlamentua. Egun batean Flandeseko institutu batekin elkartu ginen hango poeta bat goraipatzeko bere olerki batzuk irakurriz. Gero, elkarrekin bisitatu genuen Amberes, betidanik oso hiri garrantzitsua izan dena.

Alemanian Koloniako katedrala ikusi genuen batez ere, eta Aacheneko (Akisgrango) eliza ospetsua eta ur termal  iturriak.

Guztiok pentsatzen dugunaren arabera –irakasleok eta ikaslesleok- bidai hori oso baliagarria izan da hizkuntzak erabiltzeko eta, era berean, beste kultura bat ezagutzeko.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net