EU | ES
Gobierno Vasco

2005-06 Nikaragua. Elkartasuna

Nikaraguako Ekialde ikastetxearen aldeko Kontzertua

El Brasil, baserritarren herri txikia da, 2000 biztanle inguru ditu eta Tipitapa udalhirian barnean sartzen da.

Gure proiektua 2001. urtean hasi zen. Urte horretan FUNDECAM ,(Fundación para el  desarrollo del campesinado), bertako talde batekin harremanetan jarri ginen, eta herri horretan zeuzkaten beharren artean, bat zen Bigarren Hezkuntzarako Institutua izatea, bertako ikasleek lehengo hezkuntza bukatzerakoan Tipitapara edo beste hiri batera joan behar zuten ikasi ahal izateko, eta hori ez zen posible herria oso pobrea zelako.

2001. urtean , Gabonetan prestatu genuen lehenengo kanpaina dirua lortzeko, eta guztion artean lortu genuenarekin, hara joan eta eraikuntza egin zen, oso modestua, baina bai baliagarria.

15 ikasle hasi ziren  1. mailan eta geroztik urtero Gabonetan jarraitu dugu kanpaina egiten aurrera jarraitzeko.

Kanpaina bakoitzean lortutako diruarekin joan gara ikastetxea osatzen eta behar zutena betetzen ahal izan dugun neurrian (material eskolarra, liburuak, arbelak, aulkiak, bideoa, D.V.D, telebista, kaseteak etab.)

       Urtez urte ikasleen kopurua  gero eta haundiagoa da, eta kurtso honetan, 2006-07, 100 ikasle inguru daude matrikulatuta, eta sei herri  desberdinetatik datoz ikastera.

2005eko abenduaren 9an lehenengo promozio atera da, hori da, lehenengo batxilerrak, eta udan egindakoarekin ikasle hauentzat Unibertsitaterako bekak lortu ziren, eta ikasle horiek urtarrilean hasi dituzte UPOLIn  (Universidad Politécnica) beraien ikasketak.

Urtez urte lortutako dirua 13.000 € izan dira.

       Aurten, Gabonetan egindako kontzertua (Gasteizko  Ekialdea Institutuko ikasleek egindakoa, irakasle batzuen laguntzarekin) eta kanpainarekin 1.500 € lortu ditugu.

Dirua material gehiago erosteko erabiliko da zeren eta gero eta ikasle gehiago baitaude.

Gasteizko Ekialdeako proiektua txikitxoa da baina lortzen badugu hainbat ikasle aukera izatea bai batxilergoa lortzen edo Unibertsitaterako aukera izaten lorpen handia da lurralde horretan.

HERRI BATEN GARAPENA HEZIKETAREKIN HASTEN BAITA.

2005eko abendua.

El pasado 14 de diciembre se celebró en Dendaraba un concierto con el objetivo de recaudar fondos para el instituto Ekialdea de Nicaragua. El concierto, donde hubo poesía, música y danza, tuvo una gran afluencia de público y el espectáculo fue del agrado de todos por su colorido, variedad y nivel de los participantes.

Desde aquí queremos agradecer su participación al alumnado del instituto, ya que sin su colaboración no hubiera sido posible realizarlo, al profesorado, al Conservatorio de Música Jesús Guridi,, al Conservatorio de Danza José Uruñuela, a la Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz, y a la Caja Vital por la cesión del local.

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

 

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 1ean

Guraso eta ikasle estimatuok:

        Dakizuenez, gure institutuak duela lau urtetik hona Nikaraguako Tipi-Tapa herriarekin elkarlanean jardun izan du, herritarrekin zuzenean inolako bitartekaririk gabe. Lehenengo urtean bildutako diruarekin Centro de estudios Ekialde izeneko eraikina egitea ahalbidetu genuen. Ondoren, eskolan beharrezko  ziren materialak helarazi, eta horrela, pixkanaka,  herri horretako hainbat gazteri hezkuntzarako aukera eskaini zaie. Datorren abenduaren 10ean batxilergoko aurreneko promozioa aterako da eta batzuentzako bekak ere erdietsi dira unibertsitatera joaterik izan dezaten.

        Azken urteotan, Gabon garaian, kanpaina bat egin ohi dugu egitasmo hau posible egiteko dirua biltzekotan. Iaz 2.500 euro batu ziren, zenbait material erosteko erabili zirenak: telebista bat, DVD reproduktorea, bideoa, testu liburuak, entziklopediak eta eskola materiala.

        Aurten ere, abenduaren 12tik 22ra,  diru laguntzak egin daitezke –eta horretarako zuen eskuzaltasunari egiten diogu dei- , baina honez gain,  “Elkartasunaren kontzertua” antolatu dugu ondorengo leloarekin: “Nikaraguarekin elkartasunean Tipi-Tapa”. Bertan, gure ikasleek  musika, dantza eta olerki  emankizun bat eskeiniko digute.

        Kontzertua Vital kutxak Dendaraban duen aretoan izango da, abenduaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 7:00etan.

        Sarrerak 3 euro balio izango du eta ikastetxean eskura ditzakezue, bestela, kontzertu egunean bertan Dendarabako aretoan.

        Aldez aurretik eskerrik zintzoenak bihoazkizue Ekialdea BHIko eskolakide guztion egitasmo honetan parte hartzeagatik.

Presentación del Centro de Estudios Ekialde - Nicaragua

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net