EU | ES
Gobierno Vasco

2012-13 Erdi Aroko Gasteiz eta Legebiltzarra.

GIZARTE ZIENTZIAK:
ETORKIZUNERA BEGIRA, IRAGANA AZTERTUZ ETA ORAINA BIZIZ

Gizarte Zientziak mintegian lantzen diren helburuen artean, honako bi hauek biltzen dira: alde batetik, ikasleak konturatu daitezela iraganeko gertakariek beraien eguneroko bizitzan eragiten dutela; bestetik, konturatu daitezela gaur egungo munduko arazoak etorkizuneko historiaren parte ere izango direla. Horretan laguntzeko gelako eguneroko lanaren inguruan, ekintza osagarriak antolatu dira eta hona hemen horietako bi:

* ERDI AROKO GASTEIZ:
DBH-ko 2. mailako ikasleek  alde zaharreko kaleetan barrena ibiliz, Gasteizen sorrera, bilakaera eta gizartearen, ekonomiaren, hirigintzaren zein artearen aldetik hiriak Erdi Aroan izan zituen ezaugarriak aztertzeaz batera,  gaur egungo hiria hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

* EUSKO LEGEBILTZARREAN:
Azaroan zehar 3. DBH osoa Eusko Legebiltzarra ikustera joan zen. Ez dakigu gustura egon ziren Lehendakariaren, sailburuen eta legebiltzarkideen eserlekuetan jarrita, baina agian baten bati politikari bokazioa sortu zaio. Geroak esango digu hori. Beharbada, argazki hauetako baten azpian, etorkizuneko prentsan honako hau irakurri ahal izango dugu: "Hona hemen gure Lehendakari berria Legebiltzarrera egin zuen lehenengo bisitan, hautatua izan baino hogeita hamar urte lehenago”.

Jon Urutxurtu

Argazki gehiago ikusteko, klik egin.

Eusko Biltzarrerako bisitaldia
4 DK


Otsailaren 4an 4.DKko ikasleok Eusko Legebiltzarra bisitatu genuen. Sarreran Oihana Blancok, gidariak, azalpen batzuk eman ondoren, Parlamentarien aretoan dauden eserlekuetan eseri ginen. Hantxe Euskal partidu ezberdinen eserlekuak zeintzuk ziren eta beraiek betetzen dituzten ekintzak azaldu zizkigun.
Geroago, Gernikako arbolari buruzko galdera batzuk egin zizkigun, baita Bermeon dagoen Izaro irlari buruzkoak ere.
Honen ostean, gora eraman gintuen parlamentari garrantzitsuen erretratuak ikustera. Bidean  gidariak esan zigun gure ondotik pasatu zena parlamentari bat izan zela, hain zuzen, Charli Prieto, baina guk ez genuen ezagutzen.
Eta bukatzeko, Prentsa aretora joan ginen ; hementxe azalpen txikiak eman zizkigun ikasitakoa birpasatuz.
Bisitatxo honekin hainabat gauza ikasi  ditugu, Parlamentuko ordenaren inguruan , baita edifizioari buruz ere.
Merezi du horrelako gauzak egitea.

(4.DKko Naroa Larreinak idatzia)

 

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net